Image-empty-state.png

Joanes Urkixo

Idazlea eta gidoilaria

Joanes  Urkixok bizitza erdia baino gehiago darama gidoiak idazten, baina  berandu hasi zen lanbidean. Euskal Filologia ikasi zuen, eta irakasle  eta ikertzaile lanetan aritu zen, baina bikoizketaren industriarako  egindako lan batek norabidea aldatzea eragin zuen.

K-2000  estudioetan hasi zen lanean, elkarrizketak itzuliz eta egokituz, eta,  azkenean, estudioa produktore bihurtu zen eta gidoilari gisa fitxatu  zuten.


Une horretatik, Joanesek etengabe idatzi ditu liburuak (20  liburu baino gehiago argitaratu dira, ia denak euskaraz), gidoiak,  gaztelaniaz eta euskaraz.


Filmografia: Hil Kanpaiak (2020), Lasa y Zabala (2014), Querida Bamako (2007)