top of page
Image-empty-state.png

Jenifer De La Rosa M.

Kolonbian jaio bazen ere (1985), Nevado Ruiz sumendiaren tragediaren ondorioz, urte eta erdi zituela eman zioten adopzioan Valladolideko (Espainia) familia bati. Kazetaritzan graduatu zen (Valladolid, 2007) eta Ikus-entzunezko Komunikazioan ikasi zuen Valentzian (2010) eta Istanbulen (2010). 2012an, Brasilera joan zen Dokumentalen Zuzendaritzan trebatzera (Santa Catarina Unibertsitate Federatua), eta han zuzendu

zuen Mistura cultural. Santa Catarina uharteko musika eta musikariak, Florianópolis (2012). 2016an, TVErako Aquí la Tierra programan egiten zuen lanarekin batera, Dokumental Zuzendaritzako Masterra egin zuen (Carlos III.a Unibertsitatea, Madril)

eta Mayéutica ekoiztetxea sortu zuen. Bi urte geroago, Zinema Zuzendaritza ikasi zuen (ECAM, Madril). 2020an, CIMA-Emakume Zinemagileak eta Estación Cinema-rekin (ikerketa eta dokumentazioa) elkarlanean hasi zen, eta Flores de hierro sailaren

ekoizpenean ere lanean ari da. SEMINCI-n Tierra (2022) film laburrarekin debuta egin zuen, eta bi urte geroago Hija del volcán (2024) lehen film luzea aurkeztu zuen jaialdi berean, non Seminci Joven saria irabazi zuen.

Filmegintza: Hija del volcán (2024), Tierra (flb, 2022)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page