Image-empty-state.png

Javier Rebollo

Zinema zuzendaria

2006an Javier Rebolloren opera prima, Lo que sé de Lola, Donostia Zinemaldian lehiatu zen, eta, besteak beste, kritikaren FIPRESCI saria irabazi zuen London Film Festival jaialdian, eta zuzendari berri onenaren Goya sarirako izendatu zuten. Lola Dueñas protagonista duen film luze honek amaiera eman dio 1996an elkarrekin hasi zuten film laburren ziklo bati. La mujer sin piano (2009) filmak zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostia Zinemaldian, eta urte horretako film onen izendatu zuten Cahiers du Cinéma España aldizkarian. El muerto y ser feliz zuzendariaren azken filma da eta pelikula honetan Pepe Sacristánaren lana bereziki nabarmentzen da.

Oinarrizko filmegintza: El muerto y ser feliz (2012) · La mujer sin piano (2009) ∙ Ce que je sais de Lola / Lo que sé de Lola (2006) ∙ En camas separadas (2002,Flb) ∙ El preciso orden de las cosas (2001,Flb) ∙ El equipaje abierto (1999,Flb) ∙ Hola, desconocido! (1998,Flb) ∙ En medio de ninguna parte (1997,Flb)