Image-empty-state.png

Irene Escolar

Aktorea

Irene Escolar Navarro (Madrid. 1988)


Badirudi  jaiotzean aktore-odola zeriola zainetan, lau belaunaldi (Irene Alba  aktorea edo Paco Alba aktorea), hiru belaunaldi (Irene Caba Alba-Emilio  Gutierrez Esteban), edo bi (Irene Gutierrez Caba-Gregorio Alonso  aitite-amamak), eta Jose Luis Escolar ekoizlearen eta Lourdes Navarro  idazlearen alaba, bere patua markatuta geratzen zela: aktorea.

Cristina  Rotaren eskolan hasi zituen interpretazio-ikasketak. Ondoren, Abadia  Antzokian eta Veneziako Antzerki Bienalean trebatu da, besteak beste,  Declan Donnellan, Thomas Ostermeier eta Jan Lauwers zuzendariekin. Aldi  berean Filologia ingelesa ikasi zuen eta dantza klasikoa eta garaikidea  ere egiten ditu.


10 urterekin antzerkian hasi zen Ursula antzezten Lorcaren Maria Pineda, eta 2001etik aurrera, 'ez gelditu'. Urte bete beranduago, zinema proba bat egin zuen (Christopher Hamptonen Imagining Argentina). Eta 2008an telebistan birjarri zen (LEX Antena-3n telesaila). Antzerkian gehiago ematen bada ere, telebistan eta zineman trebea da.

Zinean,  2016ra arte, 14 filmetan parte hartu zuen, baita film labur ugaritan  ere. Carlos Saura (2004), Vicente Aranda (2007) edo José Luis  Cuerdarekin (2008) lan egiten du. 2010ean Rodrigo Roderoren El idioma imposible filmeko protagonista izan zen eta ere 2015ean Lara Izagirreren Un otoño sin Berlin, Goya saria irabaziz  (aktore berriena).

2016an hiru film luze egin zituen: Altamira, La corona partida edo Koldo Serraren Gernika.


2016-06-24   2254 SAIOA   Un otoño sin Berlín



Un otoño sin Berlín (2015), Las ovejas no pierden el tren (2014), Imagining Argentina (2002)