top of page
Image-empty-state.png

Fon Cortizo

Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea

(Vigo, Pontevedra. 1978)


Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu ondoren (2001), telebistarako kamera-operadore gisa hasi zen lanean. Eta 2007an hasita, gidoigintzan, argazkigintzan eta zuzendaritzan proiektuak hasi zituen, bai telebistarako bai zinemarako. Bere dokumental lanek: Contrafaces (2015); Americano (2017); edo Aysha (2017) literatura, politika eta nortasun indibiduala eta kolektiboa bezalako kontzeptuak uztartzen dituzte. Edinburgo, ZIBEBI, BOGOSHORTS bezalako lehiaketetan hautatuak izan dira, eta DUAF-New York eta Curtocircuito (Santiago de Compostela) sariak irabazi dituzte. 


Bere lehen film luzea, Contrafaces, Visions du Réel-en (Nyon, Suitza) estreinatu zen.

2020an, 9 fugas filma estreinatu zuen Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdian / FICX-n, eta film luze onenaren saria irabazi zuen nazioarteko Rellumes sailean (ex aequo). Inprobisazio orkestra batek sortutako soinu-bandan eraikitako fikziozko film luzea da. Filmak María Roja eta Olga Cameselle aktoreak ditu protagonista.


2020az geroztik, CREAko (Ekoizpen eta Kudeaketako Profesionalen Galiziako Elkartea) presidentea da. 2023an, elkarte honek Conecta Lab (zinema eta ikus-entzunezko sortzaileen egoitza) jarri zuen martxan San Simón uhartean (Vigoko itsasadarrean), Fonek kudeatzen duena. Bere sormen izpiritutik Abellón(flb. 2024) lan pertsonala dator, ZINEBIko publikoaren sariaren irabazlea.


Fasera bisitak:

2565 Saioa     2025/06/03   Esquece Monelos / Abellón (flb)

2464 Saioa     2022/6/14   9 Fugas / Rotor (flb) 

Filmegintza: Abellón (flb. 2024), 9 fugas (2020), Americano (flb. dok. 2017), Aysha (flb. dok. 2017), Contrafaces (dok. 2015)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page