top of page
Image-empty-state.png

Eliane de Latour

Zinemagilea

Jean Rouchen itzala nabarmena da hura bezala antropologo eta zinemagilea den Éliane de Latourren ibilbide osoan zehar. Gainera, de Latourrek kamera hartu aurretik eta ondoren ere landa-lana barnetik ezagutu zuen, Boli Kostan. 1984. urteaz geroztik dokumental etnografikoak egin ditu, ibilbide akademikoa sekula baztertu gabe: haren kasuan berezia da bere lana pixkanaka fikziozko zinerantz hurbildu izana. Berez, Éliane de Latourren pelikulak giza-itxialdiaren eta hiriko marjinalitatearen inguruko ikerketa lan oso baten irudikapena baizik ez dira.

Oinarrizko filmegintza: Après l'Océan (2008) ∙ Bronx-Barbés (2000) ∙ Si bleu, si calme (1998) ∙ Contes et décomptes de la cour (1993) ∙ Tidjane ou les voies d'Allah (1989) ∙ Le Reflet de la vie (1987-2008) ∙ Les Temps de pouvoir à Samna (1983)

bottom of page