Image-empty-state.png

Cuca Escribano

Aktorea

Cuca Escribanok, zineman ibilbide luzea izan duen sevillar aktoreak, hogei film baino gehiagotan lan egin du, besteak beste, Poniente (Chus Gutiérrez, 2003), 14, Fabian road (Jaime de Armiñan, 2005), Los aires difíciles (Gerardo Herrero, 2005), El camino de los ingleses(Antonio Banderas, 2006), Atlas de Geografía Humana (Azucena Rodríguez, 2006), Retorno a Hansala (Chus Gutiérrez, 2008), Afinidades (Jorge Perugorría eta Vladimir Cruz, 2009), edo Los tontos y los estúpidos, Roberto Castonek 2014an zuzendutako filma. 2015eko urtarrilaren 27an aurkeztu zuen Roberto berarekin eta filmaren ekoizle Fernando Díezekin batera, zineklub Fasek GLT ZINEGOAK Nazioarteko Zinemaldiarekin egindako elkarlaneann. Aktore ezaguna da, halaber, pantaila txikian parte hartzeagatik, Al salir de clase (1998), El comisario (2001), Hospital Central(2002), Policías (2002), La reina del sur (2011) edo El secreto de Puente Viejo (2011/2012) bezalako telesailetan.


Fasera bisitak:

2197 Saioa    2015-01-27   Los tontos y los estúpidos

Oinarrizko filmegintza: Los tontos y los estúpidos (2014), Retorno a Hansala (2008), El camino de los ingleses (2006), Los aires difíciles (2005), Poniente (2003),