Basilio Martín Patino
Zinema zuzendaria
Urrezko Galburua karrera osoagatik Valladolideko SEMINCIn (2002)
(Lumbrales, Salamanca, 1930 - Madrid. 2017) Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Salamancan, eta Cinema Universitario aldizkaria eta zineklub bat sortu zituen bertan. Geroago, Madrilen Zinemako Eskola Ofizialean zuzendaritza ikasi zuen. 1965ean lehenengo film luzea: Nueve cartas a Berta (Bederatzi gutun Bertari) egin zuen, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Maskorra irabazi zuena. Garai hartako film espainiar onenetakoa izan zen, eta bere lanetan azpimarratzekoa da Frantziako Nouvelle Vagueren eragina. Baina Martín Patinok ideia aurrerazaleak aldeztu izan ditu, eta horrek arazoak sortu dizkio zentsurarekin, adibidez Canciones para después de una guerra (1971, Gerra ondoren baterako kantuak) filmean, zeina debekatuta egon baitzen Francoren diktaduraren garaian. Geroago egin zituen Queridísimos verdugos (1973, Borrero maiteak) edo Caudillo (1974), artxiboko irudien bitartez (irudi horietako batzuk aurretik Espainian sekula ikusi gabeak ziren).
Fasen bisitarik maitagarrienetako bat (top). Emaztearekin batera etorri zen, burua oroimena galtzeko bidean zuela ', baina, hala ere, mikroa aurrean zuela, areto osoa hunkitu gintuen, komunikatzeko zuen gaitasunagatik. Bikaina. Gero pote eta pintxo batzuk hartu genituen.
Fasera bisitak:
2151 Saioa 2013/05/11 Libre te quiero
Oinarrizko filmegintza: Libre te quiero (2012) ∙ Fiesta (2005) · La seducción del caos (1991) ∙ Madrid (1987) ∙ Los paraísos perdidos (1985) ∙ Caudillo (1974) ∙ Queridísimos verdugos (1973) ∙ Canciones para después de una guerra (1971) · Nueve cartas a Berta (1966) · Torerillos (1962, Flb) · Tarde de domingo (1961, Flb)