top of page
Image-empty-state.png

Anxos Fazáns Estévez

Zinemagile, gidoilaria eta ekoizlea

(O Morrazo, Pontevedra, 1992)


Zinema egiteko gogoz, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen (Vigoko Unibertsitatea), eta Katalunian jarraitu zuen ikasketak Zinema Zuzendaritzan Master batekin (ESCAC, Terrassa, Bartzelona). Etxera itzuli zenean, Arte Garaikideko, Sorkuntza eta Ikerketan Masterra egin zuen (Vigoko Unibertsitatea). Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari zela, Fame(2013) galizierazko websaila idatzi eta zuzendu zuen.


2014an, Direcciones film laburra zuzendu zuen eta zuzendaritza praktikatzaile gisa lan egin zuen Las altas presiones (Ángel Santos) filmean. Ondoren, Nacer en septiembre(flb. 2015) zuzendu zuen. Hurrengo proiektua Area (flb. 2017) izan zen, ZINEBIn aurkeztua, eta horrek bere ibilbide profesionalaren eta zinema analogikoarekiko interesaren hasiera markatu zuen. A Batida (2017) poema bisuala sortu zuen Chanfaina LABentzat Super-8 erabiliz.


‘Niretzat, film laburrak egitea izugarri neketsua da. Oso zaila iruditzen zaidan formatua da eta inoiz ez naiz eroso sentitzen, badirudi ez dudala nahikoa sintetizatzen istorio bat hain denbora gutxian ondo kontatzeko [...]. Film laburretik film luzerako trantsizioa zaila da, eta hala ere ez da. Uste dut gauza zail bakarra jauzia ematea dela'.

2017an, bere lehen film luzea, A estación violenta (Denboraldi Bortitza), 16 mm-tan filmatu zuen, Manuel Jaboisen izen bereko eleberriaren egokitzapen librea da, eta 2018ko udaberrian hasi zen jaialdietan parte hartzen: BAFICI·2018 (Buenos Aires); D'A·2018 (Bartzelona); eta SEFF·2018ko 'Resistencias' atala (Sevilla), besteak beste. 


Anxosen musikarekiko lotura agerikoa da film honetan, Contenedor de Mierda punk taldea sortu baitzuen lanean ari zela. Aitortzen du 'betidanik interesatu izan zait antzeztea; aktore izan nahi nuen'. Urte berean, 2018an, Sétima ekoiztetxea sortzen ere hasi zen, Silvia Fuentesekin batera. Honek dioenez, ‘Sentsazioa dut Galiziako (eta Kataluniako) zinema hiriburuan ekoitzitakoa baino dinamikoagoa dela, zinema eszena nazionalean’, eta galizierazko zinemaren alde egiten du.


Bere ondorengo lanen artean daude Analóxica (film laburra, 2019); Habitar (film laburra, 2023), dagoeneko bere Sétima ekoiztetxearekin; eta duela gutxi As liñas descontinuas (2025), FICXixónen aurkeztua.


Fasera bisitak:

2340 Saioa     2019/01/22   A estación violenta / Ancora lucciole (flb)

Filmegintza: As liñas descontinuas (2025) · Habitar (flb. 2023) · Analóxica (flb. 2019) · A estación violenta (2017), Área (2017,Flb) · Nacer en septiembre (cm/flb. 2015) · Direcciones (cm/flb. 2014) · Fame (web-serie/web-saila. 2013)

Harremanetarako: Jorge Barrio

Administrazioaren eta liburutegiaren helbidea:

San Nikolas de Olabeaga kalea, 33, 2º

618 31 84 31  -  info@cineclubfas.com

Proiekzio Aretoa:

Indautxu Aretoa (Indautxu Plaza z/g)

Babesten dute

Diputación Bizkaia logo
Ayuntamiento Bilbao logo
bottom of page