![Image-empty-state.png](https://static.wixstatic.com/media/87cbbb_fc0d063d0c374bb9bf826683734730a8~mv2.png/v1/fill/w_887,h_498,al_c,q_90,enc_avif,quality_auto/Image-empty-state.png)
Alejandro Díaz Castaño
FICX Zuzendaria
Alejandro Díaz Castañok (Asturias, 1979) 2017tik zuzentzen du Gijongo Nazioarteko Zinemaldia (FICX); lehenago, 2010ean eta 2011n programatzaile ere aritu zen. Europako Sevillako Zinemaldian ere aritu zen programazioko zuzendari, 2012tik 2016ra. FIBRESCIko kidea da, eta Caiman Cuadernos de Cine (lehen Cahiers du cinema - Espainia) edo Rock de lux aldizkarietako kolaboratzailea.
Ikus-entzunezkoaren gaineko hainbat liburuki kolektibotan parte hartu du, eta 2015ean, bakarkako lehen lana argitaratu zuen: Olvidos vergonzosos (Ed. Maclein y Parker). 2016an, Ihesa laburra idatzi eta zuzendu zuen; Donostian, BAFICIn, Uruguain eta Malagan proiektatu zuten. Azken urteetan epaimahaikide izan da hainbat lehiaketatan, besteak beste, BAFICIn, Edinburgh IFFn, Vila do Conde-n, Crossing Europe Linz-en, Cine latino Toulousen eta Las Palmasen.
Fasera bisitak:
2488 Saioa 2023/04/11 Clorindo Testa / Loop (flb)
Filmegintza: Ihesa (flb, 2017), The Escape (flb, 2016)