Image-empty-state.png

Albert Serra

Zinemagilea

Albert Serra (Banyoles, Girona, 1975). 2001ean Andergraun Films ekoizpen-etxea sortu zuen, eta 2002an idatzi eta zuzendu zuen lehen film luzea, “Crespià, the Film not the Village”. 2003an “Setsuko” antzezlana idatzi eta ekoitzi zuen, Setsuko Hara, Yasujiro Ozu zuzendari japoniarraren aktore fetixearen omenez, eta 2004an “Mi querido Bernard Berenson” antzerkirako pieza idatzi zuen.


Bere bigarren film luzeak, “Honor de cavalleria” (2006), FIPRESCI saria irabazi zuen 2006ko Viennalean eta Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zuten, baita “El cant dels ocells” (2008) ere. “El senyor ha fet en mi meravelles” (2011), “Els tres porquets” (Hiru txerriak, 2012; Kassel-en Documentarako Hitler, Goethe eta Fassbinder pertsonaiei buruzko proiektu artistiko bat) eta “Història de la meva mort” (2013, Urrezko Lehoinabarra Saria Locarnoko Zinemaldian) bere azken lanak dira.


Fasera bisitak:

2374 Saioa    2020-01-14   Liberté

2164 Saioa    2014-02-18   História de la meva mort

1988 Saioa    2009-05-12   El cant dels ocells

1893 Saioa    2006-11-21   Honor de cavalleria

Oinarrizko filmegintza: Història de la meva mort (2013) · Els tres porquets (2012) · El senyor ha fet en mi meravelles (2011) · Més enllà dels alps (teatro, 2011) · Pulgasari (teatro, 2010) · Els noms de Crist (2010, serie Tv) · El cant dels ocells (2008) · Honor de cavalleria (2006) · Crespià, the film not the village (2003)