Alba Lozano García
Gidoilaria eta zuzendaria
(Barakaldo, Bizkaia. 1996)
Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua (EHU/UPV. 2018), paraleloki Zinema Zuzendaritza ikasketak egiten ditu ECPVn (Bilbo) eta UDD-Universidad del Desarrollo (Txile). Eta 2014az geroztik Globos Estratos (Plentzia, Bizkaia) konpainiaren ikus-entzunezko edukien arduraduna da, globo hegaldiak.
Plunge (2018) film laburra EHU/UPVko gradu amaierako lana da, eta Zinemakumeak Gara! (Bilbo) erakusketan estreinatu zen. Gero, ESCACen (Terrassa, Bartzelona) Zuzendaritzako Masterra ikasi zuen, Non grata (2022) film laburra bere masterreko azken lana izanik, 50 jaialdi baino gehiagotan zehar bira bikainarekin, hainbat sari lortuz. Eusko Jaurlaritzarentzat spotak, eta Etxekalteeta Habi taldeentzako bideoklipak ere egiten ditu. Era berean, El internado: Las cumbres, Itxaso, edo Bosé telesailetan; Descarrilados (2021) film luzean; eta dozenaka film laburretan parte hartu ditu.
Bere istorioetan naturalismoan murgiltzen da, gatazkak aztertuz, bere aktoreekin harmonian. Horrek Utländsk (2024) proiektu berri bat idatzi, zuzendu eta ekoiztera eramaten du, Udalbiltzak bultzatua (Geuretik sortuak), eta Kimuak-en 2024ko katalogoan hautatua.
Fasera bisitak:
2537 Saioa 2024/10/29 El autoestopista / Non grata (flb)
Filmegintza: Utländsk (flb. 2024), Non grata (flb. 2022), Plunge (flb. 2018)