Image-empty-state.png

Aitor Arregi

Zinemagilea eta produktorea

Enpresa ikasketak egin ondoren (MondragonUnibertsitatea), 2000n Sarobe Arte EszenikoGunea (Urnieta) sortu zuen eta 2001ean Moriarti Produkzioak (Pasia) sortu zuten Asier Acha, Xabier Berzosa, Jon Garaño, Jorge Gil eta Josemari Goenagarekin batera.


Aldiberean,  Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea da (Aretxabaleta. Mondragon  Unibertsitatea), eta hainbat urtez zuzendu du unibertsitateko telebista:  MU Telebista.

Lan  kolektiboa, lelo bat bezalakoa da, 'pertsonala’ dena bigarren mailan  utziz. Ekoizpen-, gidoi- edo zuzendaritza-lanak egiten ditu. Kredituei  erreparatzen badiegu, Sintonia (2005) film laburraren ekoizle gisa agertzen da, 2007an Lucio zuzendu eta kogidoilatzen du.


Azken batean, aldakorra, balioaniztuna eta  polifazetikoa da, eta sentsibilitate handia erakusten du bere lan  guztietan.


2020-01-07   2373 SAIOA    Mateoren ama (flb)

2015-04-28   2210 SAIOA     Zarautzen erosi zuen (flb)



Lagun mina (flb. 2011) gidoia; Arrieta metodoa (2013) ekoizpena; Zarautzen erosi zuen (flb. 2014) zuzendaritza eta kogidoigilea; Loreak (2014) kogidoilaria eta ekoizlea; Handia (2017) zuzendarikidea eta kogidoigilea; Mateoren ama (flb. 2019) zuz.kid-kogid; La trinchera infinita (2019) zuz.kid.