Image-empty-state.png

Aitor Arenas

Zinemagilea

Aitor Arenas Suso (Arrigorriaga. 1981)


‘Institutuko azken urteetan film labur bat jarri ziguten eta berehala maitemindu nintzen formato horretako zinemarekin’.  Zinemak erakarrita Ikus-entzunezko Komunikazioan, EHUn lizentziatu egin  zen. Ondoren, errealizadore gisa lan egin zuen telebistan (Baleuko / eitb).

'Film laburraren militante' izendatua, formato honekiko duen pasioak 2000n Umorea Labur jaialdia (Arrigorriaga) sortzera eraman zuen beste kide batzuekin batera, urte batzuk geroago Zaratamora, Zaratalabur Jaialdira, hedatzen dena.


2010ean BANATU FILMAK banatzailea  sortu zuen, eta haren egungo arduraduna da. Orain arte 10 film labur  ekoitzi dituzte eta 250 film baino gehiago banatu dituzte nazioartean.  Azken urteotan programazio eta aholkularitza lanetan aritu da, CSFF  (Shenzhen, Txina) edo Albaceteko Abycine bezalako jaialdietan. ZINEBI (Bilbo) eta Bogoshorts (Kolonbia) bezalako jaialdietan epaimahaikide izan da, eta FICCI –  Indiaseko Cartagena Nazioarteko Zinema Jaialdia (Kolonbia) eta  Beijingeko CUC, Communication University of China bezalako lekuen  banaketari buruzko hitzaldiak eman ditu. SFC (Short Film Conference),  EPE/APV (Euskal Ekoizleen Elkartea) eta AIC (Film Laburren Industriaren  Elkartea) erakundeetako kidea da. UPV/EHUn estreinatu berri da irakasle  gisa, doktoretesia prestatzen ari den bitartean.


2015ean La Sra. Jesusmari gidoitu eta zuzentzen du. Ekoizle gisa, Ainhoa (2016) edo No es coma (2018) filmetan, besteak beste. Muntaia eta zuzendari laguntzailea Love(2019).


2020-11-03   2341 SAIOA   Yo también quiero te (flb)

2018-05-22   2320 SAIOA   Ainhoa (flb)

2017-05-23   2286 SAIOA   Wander(flb)

2016-04-12   2243 SAIOA   La Sra. Jesusmari (flb) *III. KORTeN! sariairabazlea



La Sra. Jesusmari (2015)