
Aiora Sedano
Aktorea
(Erandio, Bizkaia. 1982)
Oso gaztetatik hasi zuen Balletaren ibilbidea (1988-1994), eta kasualitatez, 1995ean hasi zen aktore lanetan. Horrek Arte Dramatikoetan prestakuntza integrala ikastera eraman zuen (BAI, 2000-2004), eta garai hartan Pedro Mari Santosen Agujeros en el cielo(2003) film luzean parte hartu zuen.
Aktoretzaren beste alderdi batzuk probatzea erabaki zuen, eta Clown (2006), Eszena Sorkuntza (2007), Kameraren aurrean Antzezpena (2008, 2014 eta 2019) eta Antzerki Musikala (2014-2015) ikastaroak egin zituen.
Antzerki munduan, Kukubiltxo Konpainiaren ‘La extraña superficie del roble’ (2007) lanean parte hartu zuen, eta gero Plataforma Itinerantearekin batera ‘Mis ovarios 33’ bira egin zuen (2010-2013). Fernando Fernán Gómezen jaiotzaren urteurrena dela eta, Ramón Bareak zuzendu eta antzeztutako ‘Viaje a ninguna parte’ (2021) lan egin zuen. 2015az geroztik, bi aktorerekin batera, Anodino Teatro sortu du, eszenatokiz eszenatoki jarraitzeko.
Ikus-entzunezkoen munduan, telebistako iragarkietan, film laburretan [Kiss Me, Aitor Elorriaga (2012); Tú la llevas, Eva Mateos (2016); Vía muerta, David Caiña (2018); El cometa, Aitor Elorriaga (2021); edo Chiquitita, Aitor Elorriaga (2023)], film luzeetan [Y soy Nevenka, Iciar Bollaín (2024)], eta telesailak [Goenkale (2012); Intimidad (2022); edo El silencio (2023)] parte hartu ditu.
Fasera bisitak:
2522 Saioa 2024/04/09 Retratos fantasma / Chiquitita (flb)
Oinarrizko filmegintza: Soy Nevenka (2024), Chuiquitita (flb, 2023), Intimidad (serie tv, 2022), Agujeros en el cielo (2004)