top of page
Image-empty-state.png

Agustí Villaronga

Zinema zuzendaria

Dokumental bat eta lau film labur aski izan dira egile-zinemaren kontzeptura hurbiltzen gaituen lan-ildo oso pertsonala kontsideratzeko. Bere lanek durduzagarri edo obsesibo gisa kalifikatutako atmosferak sortzen dituzte, eta horien azpian beti dago mundua ikusteko modu jakin bat eta zinemari buruzko ikuskera bat, ikusleari galderak egiten dizkiona, aldi berean urdaila eta adimena kolpatzen dituzten irudi indartsu eta enigmatikoetatik abiatuta.
Villarongaren lehen lan garrantzitsua Tras el cristal (1985) izan zen, nazi erbesteratu eta gaixo bati buruzko istorioa, holokaustotik bizirik atera zen gazte batek lagundua. Biktimak eta borreroa, biak gaizkiarekin liluratuta, paperak trukatzen.


1988an, Julián Mateosek eta Maribel Martínek El hijode la lunaekoiztu zioten, 1989ko Canneseko jaialdian ikuslegoa eta nazioarteko kritika nahastuz, eta hainbat Goya sari lortu zituen, horien artean jatorrizko gidoi onenarena.


1992an, zuzendariak fikzioa aldi baterako utzi zuen Al Andalusdokumentalarekin, Sogetelek eta New Yorkeko MOMAk ekoitzia. Merce Rodoredaren ‘La muerte y la primavera’ filmatzeko ahaleginean sei urtez lanik egin gabe egon ondoren, 1995ean Massa d 'Or Produccions, Tornasol Films eta Arte kate frantziarraren enkargua onartu zuen Villarongak, Georges Simenonen El pasajero clandestino eleberria zinemara (Telebistara) eramateko, narratzeko modu pertsonaletik nolabait aldentzen den lana. Oraingoan, protagonista ez da haur bat, baizik eta munduko gizon bat, Pazifikoko itsasoetara bidaiatzen duena oinordeko gazte baten nortasuna usurpatzeko.
1997an, zuzendariak bere narrazio konstanteak berreskuratu zituen 99.9filmarekin. Filmak giro kezkagarria sortzen du zinema beltzaren eta fantastikoaren artean. 99.9 filmak Montreal, Toronto, Erroma, Habana eta Sitgeseko zinema-jaialdietan parte hartu du, eta Europako fantasiazko film onenaren zilarrezko Mélies saria jaso du. El mar filmarekin zinema pertsonalago batera itzuli zen, Tras el cristalfilmaren ildotik. Aktore gisa ere lan egiten du hainbat filmetan.


Fasera Bisitak:

1679 Saioa     2001/04/10   El mar

2012ko otsailean, ZINEGOAK ohorezko saria zela eta, Fasen egotea aztertu zen.

Filmegintza: El mar (2001), Gracia exquisita (flb 2000), 99.9 (1997), El pasajero clandestino (tv, 1995),  Al Andalus (1992), El hijo de la luna (1988), Tras el cristal  (1985), Laberint (flb 1979), Al Mayurka (flb 1979), Anta mujer (flb 1976)

bottom of page