ZINEMARI BURUZKO IRUZKIN BATZUK (III)

Urtea bukatzeko zorian dago. 2012ko Fas  Zineklubaren emanaldiak  bukatu zaizkigu, Itzulinguru askorik gabe esan ahal  dugu urte ona izan  zela (kontuan izanik bizi ditugun garaiak). Eta azken emanaldietan Lope aurkeztu zigun, 2010ean Anduchak (Waddintong) zuzendu zuen filma;  noski, Lope de Vega, olerkari eta antzerkigile bikainaren gaztetasunean  kokatuta.


Filma, eta izkirimiri arina ahaztuta, hau da,  zuzendariaren izenak  —“flacucha” barkatu Anducha— gabezien berri emango zidala  eta,  zilarrezko azpil batean jarri zidan hausnarketa pare bat. Eta hona hemen   aipaturiko hausnarketa horiek. Eta ondoren, kortxoa kenduko diogu  xanpainari.  Dauzkagun datak direla-eta. Ez nire burutazioengatik. Ezta  Anducharen zintaren  kalitateagatik ere. Nahiz eta honetaz gorago aritu  naizen.

Hortaz lehenengo hausnarketan gaur egun tokiko  zinemagintzak  daukan goi mailako eta ageriko arriskua aipatuko nuke; beraiek  euren  ekoizpenaren ehuneko garrantzitsu edo oso garrantzitsua zinemagintzan   bertan oinarritzen dute, euren lurraldean lan egiten duten telebistako  kate  publiko edota pribatuek parte har dezaten. Eta azken horren  adibide nabarmena  litzateke Espainiako kasua.

Eta “arriskuaz” hitz egiten badut da telebista  hauek, zinemagintza  kontuei buruzko euren jakituriaren kopurua gorabehera,  bilatzen  dutelako diru bilketa eta errendimendu asko, euren emaitza kontu   (zitalak) koadratzeko eta behar (nazkagarri) horiek zinemagintzan  inbertitzeko,  askotan estautu legealdietatik ezartzen zaizkienak.


Nahiz eta behin izua igarota edozein telebista  katek badaki bere  buruaz jabetzen eta “zigorra” eramaten hobeto ala okerrago.  Zer egin?,  galdetzen diote euren buruari eskarmentu handiko zuzendariek. Kopia   dezagun disimulo gehiagoz edo gutxiagoz, film arrakastatsuak  zinemagintza  ospetsuenetatik, justiziaz edo justizia barik eta gurea  baino arrakastatsuagoak  zuzen edo oker egonda ere. erantzuten dute. Eta  orduantxe, aho batez ahoskatzen  dute : “Hollywood, amerikarrak!”.  Zeren eta eskurago dugun zinema baita, denek  ezagutzen dutena; agian,  zuzendari gehienek ezagutzen duten bakarra. Eta gero,  gainera,  zuzendari horietako bat, kultuagoa eta besteek baino eskarmentu  gehiago  daukana ausartuko da urrunago joaten eta proposatuko du Shakespeare in Love! (zeren eta erdi ingelesa bada ere, aktoreek ingelesez hitz egiten duten). Eta  jarraian  zuzendari berber horrek, besteek baino eskarmentu  gehiagokoak, dagoeneko  oilartuta, jasotako sari ugariren zerrenda  (Oscars barne) eta biltzeko diru  kopuru harrigarria botako ditu eta  azkenean, galdera handia proposatuko  du:  Eta zer dela eta ez dugu  egiten guk  espainiarrok berbera egiten? Eta isilune labur baten  ondorioz (sakonean, denak  bazkaltzera joateko prest baitaude)  eskarmentu gutxiago duten gainerako zuzendariek  irri egingo dute pozik,  baten batek esango du: ideia bikaina!, eta denek eskuak  igurtziko  dituzte, nahiz eta berogailua topera piztuta egon (nork egin zuen  berba  krisialdiaz?). Eta hala egitasmo berri bat jaioa izango da: Lope in Love edo, lotsagabeegi ez  gertatzearren Lope (huts-hutsean).

Eta honaino kontua onargarria da. Baliteke,  gainera ondo izatea.  Filmaren diseinura eramaten gaituzten arrazoiketen loturak  ez dirudi,  hasiera batean, desegokia. Eta badirudi ez duela ihesbiderik irauli  eta  hondoraraziko lukeena merkaturatu eta handik gutxira. Baina arazoa (eta  oso  potoloa) askoz lehenago sortu da, lehenengo emanaldia hasi eta  minutu gutxira!  eta begiak itxita izan gabe filma ikusi nahi duen  edozein ikuslerentzat.


Esaldi labur batean esanda, arazoa honako hau izan  liteke: Film  hori ezagun egiten zait! Eta hau ikusleon buruetan uztartzen diren   zinten ustezko kalitateez haratago doan arazo bat da. Nik neuk, eta  ileetatik tirati barik, Shakespeare in Love lehenetsi  ahal dut, baina hori ez da benetako arazoa. Kontu nagusia da Lope, Shakespeare in Love kopiatzen eta bidea jarraitzen saiatzen denean,  edukirik gabe geratu da. Zer erantsi jakin gabe geratu da, edo antezkoa dena, zer esan ez dakiela. Eta hau bai dela oso larria. Zeren eta Lopek ezer esaten ez  badu, zer  dela eta ordaindu behar dira 7€ ikustera sartzeko Dejá vuk bizkarrezurra  hunkitzen digu goitik behera laban baten ahoa balitz bezala. Nortasun izpirik ez dago. Eta  artea (zinema arte bat delako, ezta?, agian hementxe dago GAUR EGUN arazoaren benetako koska) nortasunik gabe  palomita pakete bat baino ez da, gela ilun bat, aire girotua eta aretozaina bi orduz aukeratu dugun aulkia atsegin argituz. Gainerakoa, pantailaren gainean proiektatzen dena, dudarik gabe gutxienekoa da edo   “berberetik gehiago” bat.


Eta zinemaz ari bagara, zehaztu behar izango dugu nortasuna   zuzenean antzematen dela txirriporrook “eszenaratze” deitzen jarraitzen  dugun  horretan. Eszenaratzeak DESBERDIN egiten ditu zinemagileak eta  filmak. EZ NAHASTERA behartzen gaitu. Eta defendatzera Fellini ez dela Bergman ez Tarkovski  ez Howard Hawks. Eszenarazteak globalizatu gabe  begiratzea ahalbidetzen digu.  Zer axola zaigu, esate baterako, Lo  imposible Bayotas-ek zuzendua izatea edo beste edozein “zuzendari”  globalizatuk,  eskas samarrak eta ohiko lekuetan irakatsiak?  Jakina, askok  berbererako balio dutenean,  “ber” horrek bere balio guztia galtzen du.  Eta “asko” horiek ikusten dute euren  “cachet-a” murriztua ikusten dute. Negozio borobila! Noski, askok berbera egin  ahal dute. Hauxe izan zen  lehendabiziko hausnarketa. Bigarrena laburragoa izan zen. Eta atsegin  emailea.


Eta kontua da, zertzelada globalizatu txarrenetan  margia sortzen  da, ARTEA letra larriz, eta ilea lazte hori (niri gertatu  zitzaidan  bezala). Eta neuri gertatu zitzaidan, Loperengandik atera barik.   Ezinezkotzat jotzen nuen unean. Azken planoan zehar izan zen, Offeko  ahots  bikain bat hasi zenean Loperen 126. Soneto bikaina ozen  irakurtzen. Eta  orduantxe ulertu nuen nortasuna zerbait imitaezina  dela, ez dela edozein azoka  edo merkataritza gune handitan salgai  aurkitzen  Eta benetako artea, letra larriz idatziriko  ARTE hori ezin  dela kopiatu. Eduki daukazu edo ez daukazu. Edo berez ateratzen  da,  erraietatik, edo ez da inoiz ateratzen, zeren eta kopiatzen badugu, ez   baita artea; baizik eta imitazio arrunt edo kalkamonia bat. Hitz egin  diezagula  Lopek eta isil gaitezen gainerakook. Entzun ezazue bere 126.  


Sonetoa:

Kordegabetu, ausartu,  haserre egon,
Zakarra, samurra, irekia,  zaputza,
Adoretua, hilkorra,  hildakoa, bizia,
Leiala, traidore, koldarra  eta adoretsua;

Ongitik kanpo erdigune eta  pausatzerik ez aurkitzea
Alai, triste, apal, harro,
Haserre, ausart, iheslari,
Asebete, mindu, mesfidati  agertzea;

Desengainu garbiari aurpegia  kentzea,
Likore leunaren ordez pozoia  edatea,
Onura ahaztea, mina  maitatzea;

Zerua infernu baten barruan  sartu ahal dela sinestea,
Bizia eta arima desengainu  bati ematea;
Hauxe da maitasuna, dastatu  duenak badaki.


Toni Garzón Abad

Image-empty-state.png