ZINEMALDIAK

                         Shaghai              Mar del Plata


Bitxia da zinemaldien fenomenoa, nekazaritza azoka gida, uztaren balioa (ekoizpenak) antzeman daiteke. “Zinemaldi”    fenomenoa hedatu eta hedatu egiten da munduan zehar, zinemaldiak sortu eta hil egiten dira edonon. Baina ikerketa labur honetan “A” kategorian oinarrituko naiz bakarrik, zein  FIAPF (film ekoizle batuen nazioarteko federazioa) elkarteak izendatzen baitu, eta nola “hedabideek” errealitatearen zati bat baino ez duten ikusten uzten.


Varsoviak zinemaldi bat izateak, eta  gainera “A” kategoriakoa izanik, irudikatu ezazu hiritar/ ikusle xumea, zinemazaleen munduan murgilduta ez dagoena. 


   Halabeharrez 14 hiri dira “A” kategoriako zinemaldiak    dauzkatenak, eta zerrenda birpasa  dezakegu alfabeto, antzinatasun, ospatze data edo kokapen geografikoaren  arabera. 


   Denborak eta buruak uzten badidate, bakoitzaren barnean sartu egingo naiz, FAS  zinekluba, ikusle eskola gisa, kalean bertan egon behar du “joera” eta “ekoizpen” begirale,    “hedabideek” IKUSTEN uzten digutena baino haratago;  horrexegatik eman    dugu urrats hori. 


   Baliteke ibiltari xumearentzat Venezia, Cannes eta Donostia baino ez egotea, eta beste zinemaldi eta zinematografia batzuk ezkutatu egiten dira; eta aldarrikatzen ez  baditugu ere, epaitu eta ,hortaz, ikusi nahi genituzke. Zinemaldiei buruzko ibilbide honetan, kokapen geografikoaren  ildoari jarraituko diot, konturarazteko zenbaterainokoa den gure ezjakintasuna.


1- Donostiako Zinemaldia
   Dagoeneko 60 urte bete ditu (gure zineklubaren     aurrekaria), eta irailaren erdialdean ospatuko dugu. Hurbil dagoela eta, bisitatuen eta maitatuenetakoa da eta ondo iragarria. Nahiz eta bere lehiaketa ofiziala zinema erakusleihoaren parean egon ez; aurrekontu arazoa ere bada. 1953an sortua.
   Saritzat  “maskorrak” banatu egiten ditu.


2- Cannes-eko Zinemaldia (Frantzia)
   Pasatu den  maiatzean hirurogeita   bosgarren emanaldia izan dugu  eta Marilyn iradokitzaileak  gonbidatu   gaitu urtebetetzera, hau da, 65 urte emanaldiak egiten. Ezin da kexatu zabaltzeaz eta kartaldegietan urtean  zehar ikusiko dugunaren berri ematen digu.  1946 izan zen sortua.
   Sari  gisa "palmak" bantzen ditu, palmondoarenak, txaloez aparte.


3- Veneziako Biennalea (Italia)
   Izendatze  berezia, nahiz eta orain urterokoa izan. Abuztuaren bukaeran hurbilduko zaigu  eta 69.    emankizunera iritsiko da.  Esan behar dugu "Biennale" zinemabaino    gehiago dela eta 1895ean sortu  zen Nazioarteko Arte Erakusketa gisa    (Arkitektura, Zinema, Dantza, Musika eta  Antzerkia), eta 1932an sortu zen  "La Mostra del Cinema" eta munduan  antolatu zen lehenengo zinemaldia    izan zen. siendo el primer festival  cinematográfico organizado del    mundo.
   "lehoiak"  dira horren sariak.


4- Berlinale, Berlingo Zinemaldia  (Alemania)
   Berlinekin  batera murriztu egin zen informazio kopurua eta    pitinka-pitinka heldu zen  hedabideetara hantxe zinema gertakari gisa    burutzen dena. Baliteke negu gorriko  hotz ikaragarria izatea, otsailean egiten da eta. Aurten 62. zinemaldia da. 1951n ekin zion  bideari bigarren Mundu Gerran ezaguna zen Ameriketako oficial batek (Oscar  Martay) bultzatua. 


   Nork irabazi du? è Cesare deve morire (Caesar Must Die) by Paolo & Vittorio Taviani,    eta gainera, sarituak izan dira: Bence Fliegauf (Hungria) ) eta    Christian Petzold (fas zineklubean ezaguna) Jakinaren  gainean egon    zara?
   Sariak “hartzak” izan dira.


5- Locarnoko zinemaldia (Suiza)
   Noizean behingo berriez gain, zinemaldi hori inor ohartu gabe gertatzen  da ikusleentzat, nahiz eta aurtengo abuztuan 65. zinemaldia izan. 1946an sortu zen


   Oraindik goiz da jakiteko nor egongo diren, vaina Leos Carax    saritua  izango da eta Otto Preminger berrikusia, eta Nork irabazi zuen    iaz? ZABAL  ITZAZUE ATE ETA LEIHO GUZTIAK (Back to Stay) by Milagros Mumenthaler,  Argentina/Switzerland
   “Lehoinabarra” da horren  saria.


6- FIF Karlovy Vary (Txek. Errep.)
   Errepublikaren  iparraldeko hiri txiki eta abegitsu honek, (Bohemian), urtero zinemaldia  aurkezten du. Ekain honen bukaeran eta uztailean zehar 47. zinemaldia izatera helduko da (1946an  sortu zen)


Good Vibrations Directed  by: Lisa Barros D´Sa, Glenn Leyburn (United Kingdom, Ireland,  2012, 97 min)Atal ofiziala irekitzeko    arduraduna izango da M.  Antonioni-ren lanari ere berrikusiko dute.
   Sariak  “beirazko puxikak” izaten dira


7- Varsoviako Zinemaldia (Polonia)
   Bada bai,  Poloniak maila dauka, eta datorren urrian  28. zinemaldia  izango da. Lan eta buruharrotasuna dela eta, 2009an ohore hori lortu zuen eta hasiera  1985ean izan zen. Formula berritzaileagoa dauka, Xixongo zinemaldiatik  hurbil egotearen ondorioz. 


2011 Best Feature Film: ROSE /  RÓŻA, dir. Wojciech Smarzowski (Poland)

Izen baten faltan, "nagroda", saria  polonieraz


8- FIC de Moscu  (Rusia)

Dagoeneko abian da zinemaldi horren hogeita hamalaugarren (34)    emanaldia  ekainaren 21ean hasi zen). Hedabideak ere horretaz ahaztu    egiten dira. Bere hasiera  ez ofiziala 1935ean izan bazen ere,  Sergei    Eisenstein-en esku,  ez zen ofizial bihurtu 1959ra arte. Biurteko gisa jaio zen eta 1999tik aurrera urtero burutzen da. Zinemaldi hau  baliteke ahaztuenetako bat izatea.


Hector Babenco epaimahaiaren presidentea izango  da. Atal    ofizialaz gain, 22 atal gehiago aurkezten ditu. Atal ofizialean     herrialde askotako 17 film aurkezten dira (bitxikeria gisa Espainiak Fernando  Cortizoren “O apóstolo” aurkeztuko du, 3 dimentsioko animazioa, FASen aurkeztu  zen Quique eta  Ruben -SilverSpace-ren  antzeko zerbait).


Nahiz eta izen ospetsuak izan ez (ez daude hedabideetan) ziur    aski horren zinema oso  interesgarria da… baina zabaltzeraino helduko ote da? Iaz irabazi zuen: LAS OLAS  / The Waves (dir. Alberto Morais) Ikusi al duzu?


   Saria "jorge"  da, santua.

Puntu honetan gaudela “Europa  Zaharrerako” jauzia egitea dagokigu, eki edo mendebaldera, pisuzko arrazoi  handirik gabe, ekialdera joko dut eta munduari bira emango diot.


9- FIC del Cairo (Egipto)
   Zinemaldi  honen konturik bitxiena da salgai dagoela¿?  (zinemaldira   sartzeko lehenengo  saiakera) Bestela bezala ibiltzeko  izango da.   Zinemaldi hau azaroaren 27tik  abenduaren 6ra ospatuko da  aurten, eta 35.    emanaldira  helduko da. Iazko  emanaldian (2010ean  “iraultza” dela   eta) epaimahai izan zituen:  Arturo Ripstein;  Mohamed Miftah (Morocco);   Hector Olivera  (Argentine);… Eta orain  ezin jakin, sasi bolean, zein   izan zen  sarituen zerrenda. 


   Fue en 1976.  urtean izan zen nazioarteko lehenengo zinemaldia  Arabiako lurraldeetan eta ordutik hona zutik  dirau.
   Nahiz eta  jatorria 1975eko Berlingo Zinemaldira egindako  bisitaldi   batean oinarritu, gaur  egun Frantziako zinema da bultzada  gehien   ematen diona zinemaldi honi, bertan  Afrikako iparralde,  Erdialdeko   Ekialde  eta ekialdegoko ekoizpenak erakusten dira
   Behar  bezala, banatzen diren sariak “piramideak” dira.


10- Goa-ko FIC (India)
   Azaroaren  20a heldu eta gero, herrialde honetako berrogeita hirugarren (43.)    zinemaldiari hasiera emango zaio.  Gogoratu behar dugu (Filipinetako    zikloaren ondoren) India dela AEBen atzetik  zine ekoizle nagusia,    Filipinen aurretik. Zer esanik ez, zinemaldi honetatik,  sortaldeko    munduak ez jakinarena egiten du, ez daukagu informaziorik, eta  europako    zinemaldiren bat hemen saritutako zinemagileren batekin ausartzen     denean baino ez gara ohartzen zinemaldi horretaz.
   

Eta Zer  gertatu zen iaz? Best  Film: Porfirio Directed by  Alejandro Landes;
Best Director Asghar Farhadi for the film Nader &  Simin, A Seperation.
Lehenengo zinemaldia 1952an  izan zen Mumbain eta ondoren  Madras,   Nueva Delhi eta Calcutara eraman dute.1975etik  aurrera Goara    (mendebaldeko kostalde eta ipar eta hegoaldeko erdialdean  kokatua,    Portugalen kolonia izan zen) lekualdatu zen .
Horren saria “pauma” da.


11- Shanghaiko IFF/FIC (China)
   Zinema munduan Asiak izan duen bultzada oso  handia da, baina ez    dakigu ezer, nahiz eta ekain honetan zinemaldi horretan  sartuta  gauden,   hain zuzen ere, San Juan egunean (24) itxi egingo da 15. zinemaldia.    Zinemaldi gaztea  zerrendako lehenengoekin alderatzen baditugu, baina    ekonomiak eta ekoizpenak  ekialdera jotzen dute. Zinemaldi hau 1993an sortu zen


   Iaz honako  epaimahai honekin:
   Jury President: Barry Levinson (USA) Jury members: Christopher    Hampton (UK) Yoichi Sai  (Japan) Tran Anh Hung (France) Paz Vega (Spain)    Wang Quan An (China) Zhang Jin  Chu (China) irabazle gertatu ziren:
Best Feature Film: Hayde Bre,  by Orhan Oguz (Turkey); Jury Grand Prix: Mr. Tree, by  Han Jie (China); Best Director: Han Jie, Mr. Tree (China)
   Eta saria  "kaliza" da.


12- Tokioko IFF/FIC (Japón)
   Urrian ongio  etorria emango diogu Tokioko hogeita bosgarren (25)    zinemaldiari. Goa edo Shanghai bezala ezezagun gertatzen dira,  nahiz    eta lehiaketara doazen filmak ere hurbileko zinemaldietan egon. 1985ean  sortu zen
   Iaz honako hauei  eman zien saria:  Untouchable Director: Eric Toledano / Olivier Nakache; Special Jury Prize The Woodsman and the  Rain Director: Shuichi Okita; Best Director Rubenhogeita b Östlund "Play"
   Horren sariak  "sukura" izena du.


13- Montreal Mundo zinemaldia. (Canadá)

Ozeano Barea zeharkatu dugu,  eta dagoeneko Ameriketako    kontinentean gaude, herrialde eta izen bereko  zinemaldiarekin topo    egiteko. Harrigarria da Ipar Amerikatik, maila hori daukan  Kanadako    herria izatea.


Denborari dagokionez, hurbil,  abuztuan zinemaldi horren 36.    emanaldia izango da. Bertan bilduko dira 75 herrialde baino  gehiagoko    filmak bilduko dira "diversité culturelle, le cinéma d'auteur, le  cinéma    d'innovation et le talent" lelopean. Helburu asko, beraz,    dibertsitatea, “egilea”,  “berrikuntza” eta “talentua”. Eta hemen    “bertoko” zinemaldia delakoan, zeren  eta oso gutxitan hartzen baitu    lehenengo planoa zinemaldi honek, agian  “Biennale”-ren distiragatik    zeinek hartuko duen lehenengo orrialdea. Kanadako  ikasleen    zinemaldiaren hasieraren ostetik (1970), 1977an sortu zen munduko zinemaldi hau.


Iaz epaimahai hau Président : VICENTE ARANDA,  réalisateur   (Espagne), KATHARINA  MARIE SCHUBERT, actrice (Allemagne),  LAURENT   HEYNEMANN, réalisateur (France), LI  QIANKUAN,  réalisateur  (Chine),   DINO GENTILI, scénariste et réalisateur (Italie), BERNARD     SEGUIN-POIRIER, peintre-sculpteur (Canada), CARMEN GAGNON, représentante    du public  (Canada) otorgaron  premios a: HASTA LA VISTA de Geoffrey    Enthoven (Belgique)/ film, CHRONICLE  OF MY MOTHER de Masato Harada    (Japon)/ especial, DER BRAND (LE FEU) de Brigitte Maria  Bertele    (Allemagne)/ dirección

Hala bere saria "zenith"  da.


14- MDP Film Fest /  FIC de Mar del Plata (Argentina)

Zinemaldiz zinemaldi egindako  mundu bira hori ("A" maila)    hegoalderako urrats txiki batez itxiko  dugu, Argentinako lurretara    helduta, dena “gehiegikeria”, edertasuna,  distantzia,  maitasun eta    “munduaren  bukaera”. Buenos Aires probintzia abegitsuan, Atlantikoko    kostaldean, hiri hori  kokatzen da (herrialdeko 2.a populazioari    dagokionez, hiriburuaren atzean) zeinetan  zinemaldia hogeita    zazpigarren (27) emanaldira helduko baita datorren azaroan.  1954an sortu zen  eta maila 1959an lortu zuen, baina horren  jarraipena gorabeheratsua izan da, kanpoan izan zen 26 (1970-1995).


Baliteke zinemaldi horrek  publizitate oihartzun handiagoa  izatea,   gaztelania hizkuntza eta “aberri-ama”  dela eta. Horren  ondorioz,   komunikabideek tartetxo bat eskainiko diote, baina  ezer  gutxi.


Bertako saria, “astor”  deritzon irudi atsegina, agian bertakoa den Astor Piazzola musikariaren omenez.

Amaiera gisa,  bakarrik adierazi, lehenengo kategoriaren   barruan   ere, beti ikustera heltzen ez garen “haratago” bat dagoela,  eta    hedabideek eta distribuzioak entzuleriaren laban zorrotzean  oinarrituta,   beste  talentu batzuk ikusteko aukera kentzen digute.  Nahiz eta   horretan ezin garen urrunegi  joan, batzuetan sarituak ere  ez dira   pantailetara heltzen Donostiako  Zinemaldian.


"A" zinemaldiak oso  ondo mailakatuta daude eta egutegiko  hilabete   guztietan dago halakoren bat;  gainera, adin guztietakoak ere  baditugu.


Sortze-(2012 honetako emanaldia)   eta ospatze-dataren arabera laburbilduta:

1932 Venecia (69.a)                abuztua-iraila

1935 (à1959) Moscú (34.a)    ekaina-uztaila

1946 Cannes (65.a)                maiatza

1946 Karlovy Vary (47.a)        uztaila

1946 Locarno (65.a)                abuztua

1951 Berlín (62.a)                            otsaila

1952 Goa (43.a)                      azaroa-abendua

1953 Donostia (60ª)              iraila

1954 Mar del Plata (27.a)       azaroa

1976 El Cairo (35.a)                azaroa-abendua

1977 Montreal (36.a)              abuztua

1985 Tokio (25.a)                    urria

1985 Varsovia (28.a)                urria

1993 Shanghai (15.a)            ekaina


txarli otaola

Image-empty-state.png