Zinemaldia 60º

Azkar doa  denbora aurrera eta ezin dugu igarotzen utzi gure ibilbidea Zinemaldia 2012tik. Estreinaldi   kopuruak adierazten du erakusketa bikaina izan dela (beste zinemaldi  batzuetan  hurrengo urteko apirilera arte ez da estreinaldirik izan).

Istorioak, ipuin bat eta Reygadas.


 Eguzkiak eta zabaldutako besoek eman digute ongi etorria Donostiara  berriro  ere. Done Jakuerako Bide gisa (Ulia mendia), edo bakar-bakarrik  baleak  begiztatzeko (Ulia mendia),Ulia mendia 60. Zinemaldiaren gure  ikurra izango da,  ibiltzeko eta edizio horretarako aurkezten digun  eskaintza  zabala. Berriro ere liluratuko gaitu? Aurretik  ordu batzuk   (48), ilunpean dagoen  aretoaren magiak gozamenera eramango gaitu.


 (Aurreratu egiten dizuet egun biak behar bezalakoak izan zirela).


 Ulia Menditik eskainitako xehetasunak, zinema asteburu honetan ikusi  denari  buruzko aztarnak ematen dituztenak (8 film). Kritikariei  (ofizillei) utziko  dizkiegu sakontaasunak eta balorazio zehatzak.    Goazen hara!


SAIL OFIZIALA “Blancanieves” Pablo Berger (98’ – Esp/Fr)
 Lan handi baten  aurrean gaude, jatorrizkoa (mutura itzultzea, “The  artist” baino arinago sortua),  eta interpretazio bikaina: Maribel Verdú  (azkenean saririk gabe). Gidoi bikaina  zeinek ipuinean zehar  garraiatzen zaituen, nahiz eta teorian oso ezaguna izan,  oso ezezaguna  da. Irudi bikainak eta tentsio txundigarria, etengabe hazten  dena. Une  ordainezina, soinua eta irudia iraganean zehar ibiltzen direnean   (zezen-zenen baten aurreko debuta). Nik uste dut ez duela huts egin.  Dena bat  dator, istorioa, musika eta irudia.


SAIL OFIZIALA (lehiaketatik kanpo) “Argo” Ben Affleck (120’- USA)
 Film ariketa  zuzena. Benetako gertaeretan oinarritua (aza  1979/urtarr 1981). Badirudi bi  film daudela batean USA atala eta Irán  atala, eta biak uztartuta ez diote  atsedenaldirik ematen ikusleari. Bi  orduz tesntsioari eusten dio, eta nahiz eta  istorioa ezaguna izan  daitekeen, kanpo geratzen da narrazio azkarraren  ondorioz. John Goodman  eta Alan Arkin bikain daude.


ZABALTEGI-perlak “Sauvages/ Salvajes” Oliver Stone (131’ – USA)
 Halabeharra, Usa  beste aro bat(film), izen handiak (aktore onak),  baina 131 minutu galdua. Efektuak,  soinuak, toma handiak, eta filma  aurrera doan neurria, istorioa urtu egiten da.  Sexua, drogak eta  mafiak...dena bihurritua eta atezatua. Pena itzela, nahiago  dut ez  jarraitu. Ziria sartu ahal dizute: Benicio oso ondo, Travolta  sinesgarri,  Salma neurriz gainekoa...eta Stone porrot egindakoa.


ZABALTEGI-perlak “Aprés mai/ Maiatzaren  ostean” Olivier Assayas (120’  – Fr)
 Egunaren bukaera suertatzen da. Film pertsonala (Assayas-ek dio: ez   biografikoa), gogo eta aldarrikapenen antzekoetan sartzen gaituena, ia  lortuak…  Bere azken filmean Olivier-ek eskurik eramaten gaitu  iraultzaren osteko  ingurunetik, non begi-bistan geratzen den  frustrazioen denbora. Askatasun indargabeturanzko  begirada kritikoa.  Puztu gabe xalotasunez erakusten du ia konturatu gabe  igarotzen uzten  dugun denbora hori (gaztaroa), saiatzen da denborarik gabea  izaten  baina 68ko pisua oso handia da. Agian kontua da poloen atzekoa… Assayas   gustuko ez baduzu, balieke 120’ gehiegi izatea, baina eltzeko ona  bezalakoa da,  denbora behar du.


SAIL OFIZIALA “El muerto y ser feliz” Javier Rebollo (94’ – Esp/Argentina/Fr)
 Ikusmen handia  izan dugu Javier Rebollo gure gonbidatuak aurkeztu  digun lana ikusteko eta ez  du huts egin. Lan xume baina, era berean  konplexu baten eszenaratze  arriskutsua, interpretazio handian  oinarritua, ez bakarrik José Sacristán,  laguntzaileak ere badira eta  istorio gogor hau bihurtzen dute atsegin,  ikuslearengandik sentimendu  guztiak ateraraziz.  Errepidean, inora ere ez eta hiru bukaera  dituela  Zein nahiago duzu?... Javier, bikaina. Iritzia emateko ikusi beharreko   filma (nahiz eta di-da batean kontatu, ez da kontu bera…)


SAIL OFIZIALA “Dans la maison/ En la casa” François Ozon (105’ – Fr)
 Rebollok  zerbait bihurritua prestatu badigu ere, Ozon-ek estutu  egiten du. Gidoi bikaina  artesirik gabea, dena kontrolpean. Thriller  baten antzera garatua, emakume  lerdenik gabe, hiltzailerik gabe, baina  baliteke hala izatea. Bitxia “iruzurra”  zeinetan  François-ek  maisutasunez  sartzen baikaitu:  asteburuko idazlan  inozoa, espiral  batean bukatzen dena eta zeinetan ikusleak bere burua ikusten  duen,  hala voyeur gisa, nola epaile gisa. Kristin Scott Thomas/Fabrici Luchini  bikotearen  eta  Ernst Umhauer nobelaren interpretazio  bikainak  lagunduta. Baina batez ere, kontakizuna aurrera joan ahala etengabe   eramaten zaitu aurrera, urrats geldoan, istorian sartzen zaituena,  platon  izango bazina bezala.


ZABALTEGI-bereziak “Klip” Maja Milos (102’  – Serbia)
 Bat-batean Xixón  Donostian. Film gogorra, arriskutsua eta ausarta.  Zinema “berria”  (gutxitan ikusia),Serbiakoa. Zuzendari berria,  Maja  Milos (1983 – Belgrado) eta zer esan ez dakizula uzten zaituena.  Britaniako  Free Cinema-k eragindakoa balitz bezala. “Carne cruda”,  nerabezaroa, sexu  esplizitua, ageriko eta susmatutako bortizkeria.  Zuzenean” kontatua eta  zainetara sartzen da begi ninietatik.  Hitzaurreak ikusiko dugunari buruzko  zertzeladak ematen dizkigu, baina  une horretan irudikatutakoa motz geratzen da  Majak erakusten digunaren  aurrean. Behin ere bukatuta, bizi izandako irudiek jo  egiten zaituzte  burmuinean eta besaulkiari lotua jarraituko duzu (korrika atera  ez  bazara, noski). Oso film probokatzailea eta zalantza barik, polemikoa.   Beharrezkoa al da hainbeste azalpen?


ZERUERTZ  LATINDARRAK “Post Tenebras Lux” Carlos Reygadas (120’ – Mex/Fr/Al/Hol)
 Oraindik “Klip”-en  efentuen azpian, berriro gela ilun batera  sartzen gara. Natalia Acevedok (aktorea)  aurkeztu eta aholkatzen digu:  Utzi eramaten”. Aitortu egin behar du egin nuela,  baina kimika  ezinezkoa izan zen.
 Reygadas  Reygadas dela jakitun… eta ni defentsarik gabe, ez naiz gai filmaren aurrean  nire jarrera azaltzeko.
 Kontakizun  maila ezberdinak, egoera sinesgaitzak… Loturarik gabeak?  Rugby (taldea), chalé  (familia), sauna (garbitasuna), bizimodu basatia  (zaldiak), euria...
 Beste saiakera  bat behar du. Magia dauka, ilunpeen atzean, argia.


Ondorioa: Luxuzko  asteburua, hirurogeigarren   zinemaldia: ARRAKASTA, kritika eta ikusleak bat eginda (eta bai  “industria” ere).  Goazen irabazleen zerrendarekin, esandakoa  berresteko:


“Dans la  maison”: Urrezko maskorra film  onena.
François  Ozon (Dans la maison): Epaimahaiaren saria gidoi onena.
“Blancanieves”: Epaimahaiaren sari berezia.
Macarena Garcia (Blancanieves): Zilarrezko maskorra aktore onena (ex  aequo), ez nator bat Maribel oso urrun.
José Sacristán (El muerto y ser feliz): Zilarrezko maskorra aktore onena.

Gainera:  Fernando Trueba (zuzendari onena), Katie Coseni (aktore  onena), Touraj Aslani (Argazki  onena), “The attack” Ziad Doueiri  (Epaimahaiaren aipamena)

Gazteriaren  Saria: “7 cajas” Juan Carlos  Maneglia + Tana Schémbori  (Paraguay – 110’) (8.92%)
 Ikusleen saria:  “The sessions” Ben Lewin (USA – 95’)  (9.02%)


Hauxe da dena lagunok
txarli otaola

Image-empty-state.png