Zinemaldi 61º

Berriro  ere Zurriolan. Elvis Costelo ella Jamie Cullum edo Belako  eta Shibusa Dhirazu  Orchestraren uztaileko erakargarritasunaren ostean,  saurferako hondarretara  itzuli gara, oraingo honetan zeluloidearen  eskutik (sniff… zer ote da  berataz?)… edozein kasutan beste “magia”  bat, oraingoan ZINEMA, zeinek  hurbiltzaen baikaitu Kantauri Itsasoak  jotako hondarretara. 


      Haurtzaroa  (Pelo malo), nerabezaroa (Puppy love/ 15 urte eta egun  bat), helduak (Family  tour/ Paradisua), edo jadanik nagusia (Le week  end). Erdibitzea (Enemy) edo  historiaren pisua (Tatsumi, Alexander eta  Zugarramurdi). Pertsonaia bihurtzen  diren hiri eta herriak (Toronto,  Caracas, Paris, Mexico DF edota Vic,  Zugarramurdi,…) izango dira gaiak.


      Eta  bitxikeria gisa, kasualitatez kameraren atzean, neska eta  mutilen arteko  “berdintasuna”, zeinek eragingo diguten barrea, negarra  eta ametsa eta batez  ere hausnarketa. 


      (Irailaren  21 eta 22ko asteburua) Igo zaitez, bada, zinema tren  honetara… bidaia egingo  dugu,  ZINEMALDIA 2013 (61 urte jo eta ke   lanean)


SAIL OFIZIALA       "Enemy"  (Etsaia) Denis Villeneuve (90' - Can/Esp) G: Javier Gullón

“Gizon  bikoiztua” (Bikoitza) Saramagoren eleberrian  oinarrituta, Javier Gullón  (Logroñoko gidoigilea) istorio bat osatzen  joango da, geroago Denis  Villeneuve  irudi osatzen eta taxutzen  joango  dena. Istorio bihurria (zeinetan Toronto parte aktiboa den, aurrean  dago!).  Horretan pertsonaiak (Jake Gyllenhaal bikaina) eta harrapatzen  duen bere  itzalak ez dute lortzen gu liluratzea. Baliteke azkenean  gertatzen ez den  zerbaiterako behin eta berriro prestatu eta prestatu  egiten gaituen musika  etengabe eta nekagarria. Aktoreek paper ona  burutzen dute. “Fantasiazko” ukitua  (ni nire niaren kontra borrokan)  eta keinua Louise Bourgeois eskultoreari (ia 100  urte bizi izan zena),  “armiarmak” hiria hartzen duenean (Toronto) hiriko  erlauntzetan  arrautzak uzteko. Azken batean, ondo ahokatzen ez duten (behintzat   nigan) osagai onak ...denbora hutsarteak…ikusmina...eta amaiera. Pufff!  Puxikari  airea atera egin zaio.


SAIL OFIZIALA       "Ile txarra" Mariana Rondón (93' - Ven/Per/Ale) G: Mariana Rondón

Dokumental  ukituaz zuzendari eta gidoigileak Caracaseko  erdiguneetan sarrarazten gaituzte  (protagonista handia) kale eta  etxeak, jende eta autoak, zaratak eta isiluneak  (gutxi). Handiegi  bihurtzen den hiria, egunero eta zehatz-mehatz bizirauteko  borroka  egiten duten bere biztanle guztiak barruan hartzen dituena.   Arriskutsua, nekagarria, zaratatsua…  atseginarentzat zirrikiturik ez  daukana. Marianak familia argazki bat (ohikoa?)  aurkezten digu ezkutuko  ankerkeriaz, zeinetan “aurrera jarraitzea” baino ez  zaigun geratzen.  Gorputz eta arima ematen. Haur-homosexualitatea (obsesiboa  dena amaren  ikusmenean) iradoki baino ez digu egin. 


    Ama-semea  harremanak bitxia eta zaila dena beldurrera eramaten  gaitu (zerbait gertatuko  dela ohartuta), baina normala da, egunerokoa  (biziraute txeratsu eta  elikagarria). Etsipenezko egoera honetan  “amona” agertzen da (oso aktore ona)  eta abesti bat: "Mi limón, mi  limonero"…eta hor lasta askatzen dugu  (arnasa hartzen dugu)…itxaropena  dago. Filma ez doa dramatismora (eutsita  geratzen da), horretaz  Samantha Castillo arduratzen da (“amarena” oso ondo  egiten duena) eta  Samuel Lange haurra (semea). Nire ustez, istoria azukre  koskor  (mingotsa) baten antzera urtzen da eta hainbat bide zabaltzen ditu… Zein   hartu?


ANIMATOPIA "Tatsumi" Eric Khoo (96'  - Singapur)




Zinemaldiaren sailatal  berria…bikaina….animaziozkoa.
96  minuturen ostean , besaulkian geratzen zara kredituak ikusten, ia  liluratuta…  pentsatzen ari bazina bezala… Gehiago nahi dut!... Eta ez  dakit Eric Khook, edo  Yoshihiro Tatsumik berak (mangaka) txundituta  utzi nauten.
Khook Japoni buruzko ibilbide  historikoa zehazten du Tatsumiren (gaur  egun 72 urte dituela) lanaren bidez;  zein aitzakia bikaina den  ikuslearen gozamenerako. Film horrek Singapur  errepresentatu zuen  Oskarretan…    
      

Tatsumik  beste mangaka bat Osamu Tezuka gurtzen du, baina  berritzeko bere nahiak Gekiga  (helduentzako manga) garatu zuen. Badago  data bat agerian geratzen dena filmean  1945/8/6…bai, abuztuaren 6 hark  betiko markatu zuen, ez bakarrik Japon (Hiroshima),baita  gizateri osoa  ere. Khoori didaktismo bikaina dario, baita Tatsumirekiko  (irakasle  gisa) gurpen handia, Japoneko historia bere lanarekin uztartuz.    Zoragarria!  Handia pertsonaia eta IKUSTEKO bitxi bat.


MADE  IN SPAIN   "15 años y un día" Gracia  Querejeta (100' - Esp) G: Antonio Mercero




Graciak bere aita gabe egiten  duen lehenengo filmaren aurrean  gaude, hala, Gerardo Herrero aurkitu ahal dugu  ekoizle gisa eta,  gainera, aretoan dagoelarik. Oso zaila da Espainian  filmatzea! Eta %21  hori (BEZa)… hiltzen ari zaigu (Franko garaiko diktadurako  zentsura  baino gogorragoa, diot nik). 


      Kontuak  itxura ona zuen… eta zoritxarrez! Nahiz eta aktoreek  “zazpi ahalak” egiten dituzten,  Antonio Mercerok osatzen duen istorioa  (ikusten dut) gehiegi kargatzen ari da…  gero eta gehiago. Eta halaxe  lortzen du ikuslearen “motxila” “astuna” izatea.  Argi geratzen da  ama-semea (nerabea) harremana zaila dela. Eta Graciak  lasaitasunez  eramaten gaitu harreman gainetik. Baina istorioa estutzen joaten  da,  bat, beste bat, beste bat. No way out / Cul de sac / Ez dago irteerarik  horren  moduan.


      Duintasunez  filmatua, grazia dauka (esatera baterako) Graciak  gertaerak kontatu behar  izateak... Ez zegoen zertan!... pertsonaiaren  etengabeko oztopoek enbarazu  egiten digute filmean. Hala ere, istorioak  etorkizun ona duten Artistak aurkezten dizkigu, baina  garatu gabe geratzen dira. Gaiztoak, oso gaiztoak (Argi gera dadila!)... Prest!


      Une  horretan malkoa agertu egiten da, Maribelek (ama) ospitaleko  ohe gainean  eserita...hitz eta negar egiten du, une liluragarria. 


      Baina,  pertsonaiei gertatzen zaien bezala (itsasora begira)  gogoberotasuna desegiten  ari zaigu, urruntzen ari den olatu baten  moduan. Azken batean, dena oso  bortxatua iruditzen zait (agian eragitea  bilatzen du)... ez dakit. Geratzen  direnen hondarrean egindako  eserialdia gustatu egiten zait...apur bat berandu.  Kredituak pantailan  sartu egiten dira indarrez... Handia, protagonistaren rapa (Arón  Piper)  ixteko…15 urte eta egun bat.


      Hain  zuzen, irailaren 25ean “Holywooderako” hautagai gisa geratu zen...


ZABALTEGI            "Alexander:  the ultimate cut" (Alejandro: el corte final) Oliver Stone  (206' - USA)

Eta  pentsatu egiten dut… Zerk behartu nau Stone  aukeratzera?, ia ez nuen gogoratzen  iaz bere Basatiak/Sauvages" filmak  etsipena eragin zidala, buruan neukan  “Fidelen” Stone. Eta ziur aski  Alejandro pertsonaiak erakari egiten nau, edo  agian pipa haurtzarora  itzultzea izango litzateke, erromatarrak ezpatak topean  dituztela. Edo  Oliver aretoan izango zela (luxu handia). Nahiz eta  errealitatean,  sarrerak ateratzeko leihatila zabaltzen denean... nerbioak  “intro” bat  bestearen atzean horretara eramaten zaitu... 


   Horrekin  guztiarekin, ZINEMA handiaren aurrean gaude,  Stonerentzako aukera (hori ere  handia da, nahiz eta dena gustatu  ez)...emanaldian eramaten utzi nuen eta  GOZATU egin nuen. 206 minutu  izan ziren (gehi etenaldi-ibilaldirako 8 minutuak)  gustura (gehi Oliver  Stonekiko aurreko eta ondorengo hizketaldia). Agian ez da  film  bikaina, vaina une batzuetan  Abel  Gance  eta bere “Napoleon”  gogorarazten  zizkidan FASeko emanaldi horretan (ZINEMA... unea izango  litzateke). Zinemaren  beste dimentsio bat da, 2004ko bere estreinaldian  lan arina eta bukatu gabea  den aitzakia (txiripaz nire ilobekin ikusi  nuen, baina ez nuen gogoratzen  sarrera aukeratzean). Stone hain zegoen  liluratuta bere pertsonaiarekin ezen  2007an berriro hartu zuen eta,  azkenik, 2013an bere gustuaren arabera moldatzen  duen (azken moztea).  


   Ez  dugu zuzendaria agerian utziko (emankorra, eta batzuetan kale,  besteetan bale),  ezta pertsonaia ere, baina ondo dago Oliver-en  esaldia: “Alejandro izateak  pentsatzen eta mundura… mugarik gabekora  hurbiltzen laguntzen digu”.


   Filma,  teknikoki eta gaiari dagokionez, “txirrista” bat edo hobeto  “errusiar mendia”,  eta muntaia bikaina. Orain debaterako ordua da,  kritikarako denbora…moztu  beharreko oihala!


SAIL OFIZIALA       "Le  week-end" (Asteburua) Roger Michell (93' - UK) G: Hanif  Kureishi

Hiru  gutiziako arroza: interpretazioa (merveilleux!), gidoia (chapeau!) eta Paris  (oh, la la!).
   Beste  film bat, zeinetan hiria beste pertsonaia bat (aktibo) den,  aurrekoetan Toronto  edo Caracas izan ziren, orain Parisen txanda heldu  da (betiko hura:”... beti  ere Paris geratuko zaigu”). Hasieran ibilbide  turistikoaren ukituak ditu  (Allenek “Paris gauerdian” filmean egin  zuen bezala, baina filma aurrera joan  ahala, gidoia intentsitatea  hartzen . Gidoi bikaina, hausturarik gabea, Hanif  Kureishik burutzen  duena; apurka-apurka badoa sartzen “bahitzen” gaituzten  elementuak.   Halaber, interpretazio  mailan lan ikaragarri eta ziraragarria aurkitu  ahal dugu. Lindsay Duncan-ek eta  Jim Broadbent-ek istorian zehar  eramaten gaituzte umorez, maitasunez,  samintasunez eta pasioz. Filmaren  goreneko alderdian (3. zatian)… hunkitu  egiten gaitu Nick-ek (Jim B.)  mahai “intelektualaren” inguruan bizitzari  egindako argudioak, zeinetan  horretarako jantziak izakiaren biluztasuna ikusi  ahal dugun. Meg-ek  (Lindsay D.) erantzun bikaina egiten dio… eta liluratuta geratzen  gara.


   Kureishi-k  kipula-efektua sorrarazten du, geruzaz geruza, hiria  eta emozioa (umorea)  uztartu, bikotearen barrurantz abiatuz zalotasun  handiz, agobiorik gabe,  presarik gabe eta bukatu egiten da “ihesaldi  nostalgikoan” bukatzen da,  zeinetan hirurek (Jeff Goldblum elkartzen  da) kafe etxean dantza egiten duten  (kapelan). Urrezko amaiera… eta  kredituak (baita txaloak ere).


SAIL  OFIZIALA   "Las brujas de  Zugarramurdi" Alex de la Iglesia (112' - Esp [Eus]/Fr) G: A. I. / Jorge  Gerricaechevarria




11:00etan hastekoa da, baina  aurreko filma bukatzen denetan ilara  dago Zurriolan 10:00etan. Ikusmina… eta  behin barruan gaudela “oihala  altxatu egiten da”. Erregistro aldaketa, Alexek  eta Jorgek ez digute  arnasa hartzen utziko. Kontatzeko trebetasun atseginetik ("Le  week...")  kontatzeko trebetasun kaotikora ("Sorginak..."), hausnarketa  lasaitik  Ez dago denborarik! “Hartu dirua eta egizu korrika horietara. Hasiera   basatia, umorea eta tentsioa erdi bana (antzematen dugu Jorgeren  itzulera  gidoira, Alexekin zenbaitetan egon ez bada ere). Ekintza eta  ekintza gehiago  hasierako minutuetan, dardaratsua…Madriletik atera  egiten gara, plano aldaketa,  eta Nafarroako lainoetan sartzen gara  (Nafarroa eta bere zama historikoa).  Baserri giroa, esamesak,  maiterreak, mesfisantza, basoak, lainoak, beldurrak,  fantasiak,  sineskeriak, hau guztia eta gehiago ibilbidearen 2. zati honetan   guztian. Sorginkeriak, mundu magikoa eta ankerra, zeinetan bat-batean  barruan  sartuta ikusten dugun geure burua. Eta errealizazioa “akaboa”  da (komiki gisa  ulertua, indarkeriaren hiperbolean) malkoak darizkit  barre egitean (Brian-en  bizitzan bezala) ia ezin ditut elkarrizketak  entzun, publikoa “elkartasunean”  dago barrez ito beharrean. Alex eta  Jorge denaren bila doaz (dena edo ezer ez)  eta batzuetan eskuen artetik  itzuri egiten zaie (baina ahokatu egiten da). Laboaren  musikarekin  ("Baga, biga, higa,…) atsedenaldi bat dago, baina “amaierako  gorakada”  bihurtuko da…akelarrea…hor dena balio du. Salbatu dadila ahal duena!   batean.


ZUZENDARI  BERRIAK  " Puppy love" Delphine  Lehericey (85' - Bel/Lux/Sui/Fr) G. D. L. / Sebàstien Delloye

Amaierako  traka hasi gara, baina kasualitatez ere, zeren  eta itxiko baitut hiru zuzendari  “berrirekin”. Guztiak lehiatzen ari  dira Zinemaldian nabermentzeko. 


Has gaitezen  mugas bestaldeko Delphinerekin, zeinek, nagusi izan nahi  duen nerabe bati  buruzko istoria laburra baina biribila egiten duen,  baina ez edozer ordainduta.  Delphine Lehericey-k naturaltasun handiz  abian jartzen duen errealismo  kritikoa; horretan, joko eta  gaiztotasunaren eta egonarririk ez eta plazeraren  lerro mehean zehar  eramaten gaitu. Filma tinko doa aurrera nortasun bilatzea  begietsiz,  nerabezaroa atzean uzteko urrats hori.
Ez da  moralismoan jausten, baina hausnartzera behartzen gaitu eta,  batez ere,  gizakiaren ahuldade eta hauskortasna erakusten dizkigu, alde  batekoa zein  bestekoa.


ZABALTEGI   "Family tour" (Vuelta  familiar) Liliana Torres (99' - Esp [Cat])




Gogoberotasun  handiko baina baliabide gutxiko lan baten  aurrean gaude. Liliana Torresek  etxera “itzultzeari” buruzko (gabonetan  bezala). Europako korronte horren  barruan gaude, zeinetan kamerak  gizakia (neska gazte bat)egun batean atzean  utzi zuen bilakaera edo  inboluzioa begiratzen duen, ia mugimendurik egin  gabe. 
      Benetako  pertsonaiak (Lilianaren gurasoak) bere alabaren istorioa  martxan jartzera  ausartzen dira (eta jakinarazi zigun ez zela  autobiografikoa). Atzerako  begirada baino ez da (zineman oso erabilia),  baina ia baserri giroan eta  trikimailurik gabea. Ez dut erreferentzia  punturik jartzen (konparaziorako  arriskua dela eta), baina gaur egungo  zinema horretan kokatu liteke zeiten  ematen duen ez duela ezer  gertatzen… eta hala ere, izaki eta ingurunearen ataka  aurkezten digu.


      Abesti  batek honako hau aipatzen zuen “…nola aldatu garen”,  halaber, filmaren barruko  Joana Serrat-en abesti batek sentimendu  horren aztarnak ematen dizkigu. Hala  eta guztiz ere, film osoaren  hoztasunak behin eta berriro ibili garen bertoko  errepide horietako  arroilan uzten gaitu. Gu liluratzea lortzen ez duten  gogoberotasuna eta  asmo onak.


ZUZENDARI BERRIAK  "Paradisua" Mariana Chenillo (105' - Mex)

“Family  tour” filmaren Kataluniako baserri ingurunetik  putzua zeharkatzen dugu Mexiko  DF inguruetara. Mariana Chenillok  istorio ona osatzen du, ez ohiko  pertsonaiekin pilo bat kilo, eta ez  dira eragozpen harreman onetarako).  Bat-batean auzoko elkarbizitza  lasaia asaldatu egingo da lanbidean gora  egiteagatik eta hori dela eta,  Mexiko DF erdigunera aldatzeagatik. Hala  ingurune atseginetik hiruko  erdigune kaotiko eta anonimora pasatzen gara. Dena  aldatuko da, hiri  handiaren bakardadeak bertan bizi diren izakiez jabetuko da.  Eta zein  bere zulotxoan. “Paradisu” honetan bizirautea.  


   Interpretazio  ona, erantsitako gainpisuaz eta istorio  interesgarriaz beste PARADISU bati  begiratzeko. Eramangarria da nahiz  eta gizarte berri hau apur bat (oso)  estereotipatua geratu…


   Xumea  atsegin bihurtzen da (gastronomia lehiaketa) eta irrikatua  (gorakada desiratua)  labur gelditzen da. Elkar ulertzetik bat ez  etortzera pasatzen gara eta hortik  elkartze berrietara. 


   Beste  hiri bat (Mexico DF), protagonismoa hartzen duena, bere  biztanleak irentsiz,  (nahi ez balu bezala), eta paradisu batek  suposatzen duena infernu bihurtzen da  ia, hori gorabehera, Marianak ez  du errukirik erakusten eta ihesbideak aurkezten  dizkigu.


Sarituen  zerrenda 2013:

Film, onenaren Urrezko Maskorra : “Ile txarra” Mariana Rondón
   Epaimahaiaren Sari berezia,  Fipresci: “Zauria” Fernando Franco
   Zuzendari onenaren Zilarrezko  Maskorra: Fernando Eimbcke “Club  sandwich”
   Aktore onenaren Zilarrezko  Maskorra: Jim Broadbent “Le week-end”
   Emakume Antzezle onenaren  Zilarrezko Maskorra: Marian Álvarez “Zauria”
   Gidoi onenaren Epaimahaiaren  saria: Bertrand Tavernier, Cristophe  Blain eta Antonin Baudry “Quai d’Orsay”

Publikoaren saria: “Nolako aita, halako semea” Hirokazu  Kore-eda
   Gazteriaren saria: “Wolf/Otsoa” Jim Taihuttu


That’s all folks! // Hauxe da  guztia lagunok!

txarli

Image-empty-state.png