Zineforumari buruz
"Zineforuma talde jarduera da, zeinetan parte-hartzaileen arteko zinema hizkuntzaren bidez, eta arteko dinamika eragin-trukatzailearen edo komunikaziozkoaren bidez taldean ezkututa edo gizartean islatuta dauden errealitate edo jarrera batzuk aurkikuntza, barneratze eta bizipenetaraino heltzea baitugu helburu." (1)
Zineforuma talde jarduera da
Film bat ikustea, hasiera batean, norberaren esperientzia da. Zineforumaren helburua da norberaren esperientzia hau osatzea elkarrizketaren bidez, sortutako zirrarak eta iradokitako ideien adierazpena pizteko.
Giro egokian garatu behar bada
Talde jardueraren beraren oinarrizko alderdia kontuan izanik, ezinbestekoa da jarduera burutzeko giroa lasaia izatea eta era berean bizigarria, norberak parte-hartzeko eta komunikatzeko, baita bizipenak partekatzeko ere.
Tresna hezigarri bat da
Norberaren jarrera, balore eta sinesmen gaineko hausnarketa kritikoa bultzatu nahi du. Talde-elkarrizketak norberaren jarrerak adierazi eta egiaztatzea ahalbidetzen duen bidea izan behar du, eta era honetan, guztiak alderatuta, baliotasuna berrikusi, ikuspegi berriak aurkitu, nabarmendu aldi baterako aurreiritziak, eta abar.
Ez da denbora-pasa
Parte-hartzaileek aldez aurretik oso ondo onartuta izan behar dute jarduera ez dela programatzen hutsune bat ere betetzeko, ezta denbora-pasa hutsa gisa ere. Jarrera positiboan joan behar dute, hausnartu, entzun eta parte hartzeko prest.
Ezin da bat-bateko jarduera bat izan
Jardueraren arduradunak, aldez aurretik filma ikusi ez ezik, filmari buruzko adierazgarri eta erabilgarri gerta litekeen informazio guztia eman ere egin behar du elkarrizketarako unea iritsi orduko. Horrez gain, zineforuma oinarritzen den gai orokorrari buruzko informazioaz ere jabetu behar da.
Filmaren aukeraketa arduratsua behar du izan
Taldearen ezaugarriak eta adina kontuan izanik egin behar da. Bi aukera egon litezke: gai bat hartu eta orduan egokien iruditzen zaigun filma bilatzea, edo film bat hartu, barruan dituen balio eta ezaugarri multzoaren ondorioz aldez aurretik aukeratua izan dena.
Jarduera erakargarria izan behar du
Jarrera eta baloreekin erlazionatutako helburu hezigarriak eta filmen alderdi ludiko eta estetikoen balorazioa: musika, argazkigintza, jakin-mina, ekintza... Gozamenak errazten du eta aukera ematen dizu sakontzeko eta edozein esperientzia hezigarritatik etekin handiagoa ateratzeko.
Zinemazale osagai argia erantsi behar du
Jarduerak aukera eman behar du hizkuntza zinematografikoaren aukera eta ezaugarriak aurkitzeko. Film on batek ikuslearen “zinema hiztegia” zabaltzen du eta horretaz interesa izatea pizten du.
Sortutako emozio eragina aintzat hartu behar du
Filmak sortutako emozioen adierazpena eta bateratze-lana sustatu behar dira.
Zentzuzko azterketa izan behar du barnean
Emozio bateratze-lana filmari egozten zaizkion helburuen eta baliabideen azterketa batez osatu behar da. Azterketa hau bikoitza izan beharko litzateke: balioen ikuspuntutik eta filmaren beraren ikuspuntutik, aurrerago aipatu den bezala. Izan ere, arrazoizko eta emozio alderdiak elkarren osagarri izan behar dira:
"Filmak jokoan jartzen du adierazpen sistema bat, zeinek zuzen-zuzenean gure sentimenduzko egiturara jotzen baitu eta arrazoi honengatik urruntzen baitu zientifismo baten antzezpen lana, logika eta arrazoiari soilik lotua dagoena. Horrek ez du esan nahi, inola ere, edozein ahalegin adimentsu edo burutsu baztertu behar denik, baizik eta beharrezkoa da prozedura biak bateratzea." (2)
(1) F. González. Música, canción y pedagogía. Edebe, Barcelona, 1980 ( "Zinema etikaren unibertsoan” aipatua).
(2) M. Coll, M. Selva y A. Solà. "Filma eskola-lan agiri gisa". Pedagogía Koadernoak, 1995eko abendua (“Zinema etikaren unibertsoan" aipatua).