Robert Bresson-en Zinemari buruzko oharrak

“Biolin bat nahikoa bada, ez erabili bi”.

“Benetakoa ezagutzen da bere eraginkortasun eta potentziagatik”.

“Multzo bat irudi on higuingarria izan daiteke”.

“Inola ere ez musika laguntza,  laguntza, euste eta  indartze-musika. Ezer ere  ez musikaz, inondik ere *”.* Musika  tresna  ikusgaiek jotako musika izan ezik, noski.

“Gehiegi espero duzun irudiak (klixe)ez du inoiz zehatza izango, nahiz eta  izan”.

“Giza begiak ezin atzeman duena, ezein arkatzak, pintzelek edo  lumak ezin  zehaztu dezakeena, zure argazki makinak atzematen du jakin  gabe zer den, eta  finkatzen du makina baten ezaxola zehatzaz”.

“Hasperen bat, isilune bat, hizt bat, esaldi bat, burrunba bat,  esku bat,  zure eredu osoa, haren aurpegia, geldi, mugimenduan, soslaiz,  aurrez aurre,  gaitzeko ikuspegia, tarte mugatua… Gauza bakoitza bere  tokian zehatz-mehatz:  zure baliabide bakarrak.”

“Hitz turrusta batek ez dio filmari kalterik egiten. Mota kontua, ez  kopuru-kontua”.

“Urrunen dauden eta ezberdinen zure irudiak lotzen dituen lotura hautemanezina  zure ikusmena da”.

“Ez zaitez ibili poesiaren atzetik. Bera sartzen da berez lotuneetatik (isiltzea)”.

“Ezer ere ez soberakoa, ezer ere faltakoa”.

“Ikusgaiagoak bihurtzen diren gauzak, ez argi gehiagogatik, baizik eta  begitatu zuen angulu berriagatik”.

“Ez erakutsi gauzen alde guztiak.  Zehaztasun  ezaren Tartea”.

“Eman gauzakiei hor egoteko gogoa izateko itxura”.

“Hitzetan arruntena, bere tokian jarrita, hartzen du distira  bat-batean. Distira  horrekin zure irudiek argi egin behar dute ”.

“Film zahar bat dut gogoan: 'Hogeita  hamar segundo Tokioren gainean.  Bizia etenda geratzen zen hogeita hamar  segundo miresgarrietan*  zeinetan ez baitzen ezer gertatzen. Egiatan, denetarik  geratzen zen.  Zinemagilea, artea, irudiak, ezer irudikatzen ez dutenak”.* Tokioren   gaineko Amerikako ehiza baten hogei segundoko hegaldia gerran.

“Ikusleak dena zeinetatik atal bat baino ematen ez den, asmatzen ohitu”.

“¿Baliteke urretxindorra mirestea abesti bera kantatzen duelako?"

“Gauza guztien berdintasuna. Cezanne-k begi eta arima  berberarekin  margotzen zituen fruituontzia, bere semea,   Sainte-Victoire mendia”.

“Antolatu zure filma, zuriaren, isiltasunaren eta gelditasunaren gainean”.

“Ezer aldatu gabe, dena izan dadila ezberdina”.

Image-empty-state.png