Gidoifactoria-rako elkarrizketa Toni Abad-iri
1.- Zein da zure zeregina Fas Zineklubean?
Zuzendaritzako kolaboratzaile egiten dut lan. Eta, gaur egun, Bilbon euren proiektuak garatzen dituzten zenbait kultura elkarterekin nago harremanetan, proposamen guztiak proiektu batean batzeko epe ertainean, zeinetan aukera guztiek lekua duten. Poesia, musika, dantza, margolaritza, etab. Inoiz ere ez dut ulertuko zinea arte independiente gisa. Aitzitik, zinea dagoen arterik mendekoena da. Arte guztien mende dago. Horregatik, agian, 7. artea omen da. Azkena heldu zen baina gainerakoen eraginak biltzen ditu. Dudarik gabe, horixe da handitasun horren zati. Eta hainbeste jenderengan duen eragina.
2.- ¿Zein funtzio uste duzu betetzen duela Fas Zinekluba gaur egungo zinemaren arloan? Nola ikusten duzu ikuspegi hori?
Oinarrizko funtzioa da. Eta are gehiago gaur egun zeinetan zineaz gozatzea, zinea antzina zen bezala, ezinezko lana ez bada, lan zaila dugu. Film bat gozatu: pantaila handian, jatorrizko bertsioan, egoera bikainean dauden kopiak, prezio onean, eta Bilbon bertan, gaur egun, zoritxarrez galtzen utzi behar ez dugun luxua da. Zeren eta nork filmatzen du pelikula bat (behar diren ahalegin fisiko eta psikiko guztiak kontuan izanik) gero ikusteko sakelako telefono baten bidez ala ordenagailu eramangarri batean??
3.- ¿Zer gertatzen da zineaz pantaila handian? Zein ote da etorkizuna?
Hori baino gehiago galdetu beharko genuke: zer gertatzen da pantaila handiarekin; hau da, aretoekin? Eta erantzutea gaur egungo baldintza ekonomikoak kontuan hartuta, bizirautea, errealitatean, hilzori bihurtzen ari da Labur adierazi nahi dut metro koadroaren prezioa dagoen egoeran egonda, zine-areto bati eustea zorigaiztoko negozioa da. Metro asko behar dira diru-sarrera txikiak lortzeko. Eta orduan, pantaila handia desagertzen bada, zer gertatzen ote da zinemarekin? Hauxe da gakoa. Zeren eta zinema, ezagutu dugun bezala, aldatu egingo da. Logikoa da. Gozatzeko moduak ere aldatuko du egiteko modua, funtsa, esan genezake filosofikoki. Zertarako gastatuko ditut hainbat mila euro, esaterako, argazki kalitatea lortzeko, geroago, kasurik onenean, telebista formatuan gozatuko dena.
4.- Eta Internet? Nolako eragina izan du merkatuan? Etorkizunik ikusten al duzu film piratak deskargatzetik harago?
Zinea interneten da liliputhiar herriko zinea. Eta herrialdean baino Liliputheko oihanean, non ematen duen dena balio duela, eta ez dagoela araurik. Isileko ehiztariz inguratuta. Absurdoa ber n: zinea egitea diru asko kostatzen da; eta, hala ere, film batetik etekinak ateratzea (eta barkatu txistea) ezinezko zeregina bihurtzen ari da. Zeren eta Interneten ikusi ahal dira filmak baina ez du etekinik sortzen. Bai, absurdoa: milaka ikusle eta zuzendaria filmaren kostua ordaindu ezinik, hondamendia. Negozioa, beraz, show business-a, gero eta showagoa da eta ez da business. Erabateko txantxa. Honek soilik, garrantzia duela dirudi. Bizitza bi egun baino ez badira, lehengo egunean entzun nuen telebistan, izan daitezela jaiegunetan. Eta, etorkizunari dagokionez, jakina legez kanpoko deskargak eta doakoak desagertu beharko lirateke. Nola egin behar den galdera beste kontu bat da. Pirata itsasontziak, antza, kanoi gehiegi ditu eta arinegi dabil itsasoan.
5.- Nola ikusten duzu fikzioa telebistan? Kentzen ari zaio lekua zineari? Zein telesail gustatzen zaizu?
Telebista ondo dago. Badu, nik uste, osasun ona. Eta fikzioa, abian dagoela, badauka eta izango du ibilbide luzea. Zinemari lekua kentzen ari zaio? Horixe kendu diola. Baina horrek ere ez du meritu handirik, zinea mugitzen den eta jasaten ari den baldintzak. Zelako etsaiak! Etsai “galanta” zalantzarik gabe. Telesailei dagokienez, House datorkit burura. Baina, agian, osagilea ikusten dudan bakoitzean, Humphrey Bogarten Sam Spade gogoratzen baitut.
6.- Anima gaitzazu Fas Zineklubaren emanaldietara joatera.
Filma aukezten diguten gonbidatuak ezagutu, entzun eta hitz egin ahal izateko. Egunean baino egunean interesgarriagoak. Etengabeko erronka da. Gainera eskaintzea ikuskizun multidisziplinarioa dei dezakeguna. Beti zinearen inguruan. Esate baterako, rock edo jazz kontzertu bat eta musikarekin erlazionatutako film bat. Hori etorkizuneko erronka da. Eta, ororen gainetik, lehen azaldu duguna: zine ona, areto ona eta prezio onak. Eta emanaldia bukatzen denean, erabakitzen badugu, gonbidatuekin filmari buruz hitz egitea, eztabaidatzea. Eta ohartzea gozatzea ez ezik, pentsatzea ere esperientzia afrosisiakoa gerta daitekeela. Zer gehiago eska dakioke ia 60 urte dituen Zineklubari, Espainiako zaharrena delarik eta agian Europan dagoen bakarra? “Agure” agurgarria kulturaren aldeko borrokari jarraitzeko prest.