Gidoifactoria-rako elkarrizketa Toni Abad-iri

1.- Zein da zure zeregina Fas  Zineklubean?
Zuzendaritzako kolaboratzaile  egiten dut lan. Eta, gaur egun, Bilbon  euren proiektuak garatzen dituzten  zenbait kultura elkarterekin nago  harremanetan, proposamen guztiak  proiektu batean batzeko epe ertainean,  zeinetan  aukera guztiek lekua duten. Poesia, musika, dantza,  margolaritza, etab. Inoiz  ere ez dut ulertuko zinea arte independiente  gisa. Aitzitik, zinea dagoen  arterik mendekoena da. Arte guztien mende  dago. Horregatik, agian, 7. artea  omen da. Azkena heldu zen baina  gainerakoen eraginak biltzen ditu. Dudarik  gabe, horixe da handitasun  horren zati. Eta hainbeste jenderengan duen eragina.


2.- ¿Zein funtzio uste duzu  betetzen duela Fas Zinekluba gaur egungo zinemaren arloan? Nola ikusten duzu  ikuspegi hori?  
 Oinarrizko funtzioa da. Eta are  gehiago gaur egun zeinetan zineaz  gozatzea, zinea antzina zen bezala, ezinezko  lana ez bada, lan zaila  dugu. Film bat gozatu: pantaila handian, jatorrizko  bertsioan, egoera  bikainean dauden kopiak, prezio onean, eta Bilbon bertan,  gaur egun,  zoritxarrez galtzen utzi behar ez dugun luxua  da. Zeren eta nork  filmatzen du pelikula bat  (behar diren ahalegin fisiko eta psikiko  guztiak kontuan izanik) gero ikusteko  sakelako telefono baten bidez ala  ordenagailu eramangarri batean??


3.- ¿Zer gertatzen da zineaz  pantaila handian? Zein ote da etorkizuna?  
 Hori baino gehiago galdetu  beharko genuke: zer gertatzen da pantaila  handiarekin; hau da, aretoekin? Eta  erantzutea gaur egungo baldintza  ekonomikoak kontuan hartuta, bizirautea,  errealitatean, hilzori  bihurtzen ari da Labur adierazi nahi dut metro  koadroaren prezioa  dagoen egoeran egonda, zine-areto bati eustea zorigaiztoko  negozioa da.  Metro asko behar dira diru-sarrera txikiak lortzeko. Eta orduan,   pantaila handia desagertzen bada, zer gertatzen ote da zinemarekin?  Hauxe da  gakoa. Zeren eta zinema, ezagutu dugun bezala, aldatu egingo  da. Logikoa da.  Gozatzeko moduak ere aldatuko du egiteko modua, funtsa,  esan genezake  filosofikoki. Zertarako gastatuko ditut hainbat mila  euro, esaterako, argazki  kalitatea lortzeko, geroago, kasurik onenean,  telebista formatuan gozatuko  dena.


4.- Eta  Internet? Nolako eragina izan du merkatuan?  Etorkizunik ikusten al duzu film piratak deskargatzetik harago?  
 Zinea interneten da liliputhiar  herriko zinea. Eta herrialdean baino  Liliputheko oihanean, non ematen duen dena  balio duela, eta ez dagoela  araurik. Isileko ehiztariz inguratuta. Absurdoa ber  n: zinea egitea  diru asko kostatzen da; eta, hala ere, film batetik etekinak  ateratzea  (eta barkatu txistea) ezinezko zeregina bihurtzen ari da. Zeren eta   Interneten ikusi ahal dira filmak baina ez du etekinik sortzen. Bai,  absurdoa:  milaka ikusle eta zuzendaria filmaren kostua ordaindu ezinik,  hondamendia.  Negozioa, beraz, show business-a, gero eta showagoa da  eta ez da business.  Erabateko txantxa. Honek soilik, garrantzia duela  dirudi. Bizitza bi egun baino  ez badira, lehengo egunean entzun nuen  telebistan, izan daitezela jaiegunetan.  Eta, etorkizunari dagokionez,  jakina legez kanpoko deskargak eta doakoak  desagertu beharko lirateke.  Nola egin behar den galdera beste kontu bat da.  Pirata itsasontziak,  antza, kanoi gehiegi ditu eta arinegi dabil itsasoan.


5.- Nola ikusten duzu fikzioa  telebistan? Kentzen ari zaio lekua zineari? Zein telesail gustatzen zaizu?  
 Telebista ondo dago. Badu, nik  uste, osasun ona. Eta fikzioa, abian  dagoela, badauka eta izango du ibilbide  luzea. Zinemari lekua kentzen  ari zaio? Horixe kendu diola. Baina horrek ere ez  du meritu handirik,  zinea mugitzen den eta jasaten ari den  baldintzak. Zelako etsaiak!  Etsai “galanta”  zalantzarik gabe. Telesailei dagokienez, House datorkit  burura. Baina, agian,  osagilea ikusten dudan bakoitzean, Humphrey  Bogarten Sam Spade gogoratzen  baitut.


6.- Anima gaitzazu Fas  Zineklubaren emanaldietara joatera.  
 Filma aukezten diguten  gonbidatuak ezagutu, entzun eta hitz egin ahal  izateko. Egunean baino egunean  interesgarriagoak. Etengabeko erronka  da. Gainera eskaintzea ikuskizun  multidisziplinarioa dei dezakeguna.  Beti zinearen inguruan. Esate baterako,  rock edo jazz kontzertu bat eta  musikarekin erlazionatutako film bat. Hori  etorkizuneko erronka da.  Eta, ororen gainetik, lehen azaldu duguna: zine ona,  areto ona eta  prezio onak. Eta emanaldia bukatzen denean, erabakitzen badugu,   gonbidatuekin filmari buruz hitz egitea, eztabaidatzea. Eta ohartzea  gozatzea  ez ezik, pentsatzea ere esperientzia afrosisiakoa gerta  daitekeela. Zer gehiago  eska dakioke ia 60 urte dituen Zineklubari,  Espainiako zaharrena delarik eta  agian Europan dagoen bakarra? “Agure”  agurgarria kulturaren aldeko borrokari  jarraitzeko prest.

Image-empty-state.png