FICXixón 49º

DE SAN LORENZO, PLAYA, A CIMADEVILLA...FICXIXÓN 2011 KRONIKA


Asturiasko  lurretara jo dugu ikusminez, euri zaparrada itzelak hartu  gaitu. Baliteke  zinemaldiaren edizio berria sustatzeko izatea “fruitu  mamistuak” sor ditzan.  Zinemaldi bakoitzean bezala kalitate  zinematografikoa arakatuko dugu (  kalitatea eta kantitatea). Xixon  zinemaldi hurbila eta zuzena da (handikeria  eta xarmarik gabea), film  bakoitzak harrapatu egiten zaitu edo gorrotatu egiten  duzu, ez dago  erdibiderik... beti ere arriskua da eta hori, gozamena da. 


Asteburu bateko  ohartxo laburrak.
Lehenengo  harraldia!... Akzioa!


Sail  ofiziala  “Les Geants /Erraldoiak Bouli  Lanners -2011 (84’ – Bel/Fr/Lux).
 Erraz  esan genezake halabeharrak jarrarazi digula edizio honi deitzea: NERABEZAROA zeren eta “zorionez” gai hori izan baitugu film gehienetan (kontatu barik Enfants  Terribles atala, gai  horretan ere kokatua eta ia orain dela 49 urte zinemaldiaren jatorria).  


 Belgikako  zuzendari honen hirugarren filma, zeinetan leku zoragarria  aurkezten baitigu,  baina errealitate gordina. Presaka dabilen gizarte  horrek balio nagusiak atzean  utzarazten dizkigu: maitasuna eta itxura,  eta Boilik hiru “nerabe” aspertu eta  bertan behera utziak aurkezten  dizkigu, lur ederrean, baina era berean etsai.  Larunbat arratsaldeko  film xumea, argazki ederrekin, baina abiada hartzen ez  duen gidoi bat  duelarik, joan eta etorria egiten du, gauzak adierazten dizkigu,   baina... azken batean, noraezean, patuaren esku, adin horretan (13-15)  kanoi  bazka gara /dira. Boulik Erraldoi izena eman die, baina zelako  egoeretan  sartzen dituen!...


Sail  Ofiziala  “La guerre est declarée /Gerra piztuta dagoValerie  Donzelli –2011 (100’ – Fr).
 Apustu  ausarta Valerie konprometituarena, Frantziako aktore eta  zuzendaria (aktore  gisa, “7 ans” filmean ikusi dugu Jean Pascal Hattu  –febrero 2009-). Hasiera  batean doku-drama bat iruditu ahal zaiguna  (bikote protagonistaren benetako  istorioan oinarrituta) gainditzerako  argudio bihurtu da. Ez da negar egiteko  erraza (malkoren bat atera  egiten da) baizik eta geruza batzuen bidez, estaldu  egiten du  harrapatzen zaituen istorioa. Zenbaitetan musika baliabideak  erabiltzen  ditu, tentsioa arintzeko, eta hala, oreka lortzen du narrazio eta   errealizazioaren artean. Merezi du ikustea, ez da, agian, azken maisu  lana”,  baina gozamena uzten zaitu eta ZINEMArekin topo egiten duzu  berriro.


Sail  Ofiziala  “Dark Horse /Zaldi beltzaTodd  Solonz 2011 (84’ – USA).
 Hortxe  doa!...Todd Solonz... Solonz / Xixón topaketa berria,... ikusminez gaude.
 Seigarren  filma, zein Todd-ek aprobetxatzen duen hamaika pitzadura  duen gizarte  amerikarra irudikatzeko. 16 años después de “Welcome to  the Dollhouse”1995  filma egin eta 16 urte igaro ondoren, pertsonaien  kutsu ankerrari ere eusten  dio; pertsonaiak ia konponbiderik gabekoak,  inguruko gizarteak behin eta  berriro jipoitutako pertsobaiak. Kasu  honetan estetika arretik ateratze da “ia  Naïf” kolore batera pasatzeko,  baina muinean ez dago “ganorarik” (ospetsu  horrek zioen bezala). Nahiz  eta beraiek kolorea eman, hutsunea antzekoa da. Bi  pertsonaia,  hasieratik galtzaile gisa markatuak, elkarrekin topo egiten dutenak  eta  agian topaketa horren bidez lortuko dute batak besteari laguntzea...  baina  ez. Agian Todd aurreko batzuetan baino neurritsuago agertuda,  nahiz eta  berberari ekiten dion, hau da Woody Allen bezalakoa, azken  hau saiatzen zenean  “psikoanalistarekin”. Gizarte “eredu” horretan  karrakatzea eta ezer ez  topatzea, edo bai... ankerkeria.
 Interpretazio  lan bikaina Justin Bartharena, Mia Farrow, Christopher  Walken edo Selma Blair  oso ondo babestua, o (la otra perdedora).


 Agian,  gehiago espero genuen...
 “Dark  Horse”, metafora, ezerezetik sortzen den zaldi hura garaitzeko,  ez utzi adarra  jotzen,... ironia da, nire ustez, edozein familiatan  dagoen “ardi beltza".


Michael  Glawogger retrospectiva “Das vaterspiel /Aitaren papera (Kill daddy good night)” 2009 (117’  –Al/Fr/Austria)
 Xixónek  aurkitu du Michael Glawogger Austriako zinemagilearen figura,  hura dugu Ulrich  Seidl-en kidea (biak ala biak ezagunak alde honetan).  Sei urte luze daramate,  euren laugarren edo bosgarren emanaldia den  honetan (2009an bi film burutu  zituen) istorio bihurria aurkezten digu.   


 Izen  ingelesari lotzen bagatzaizkio, zinemaldietan zehar daramanari,  “istoria”-ri  buruzko pista ematen digu, nazien iragana, europa  ertainean oraindik bizirik  dirauena. Konplexu samarra, bere  ibilbideagatik, Austria, Lituania, Estados  Unidos...eta beste zenbait  leku. Istorio eta sakontasun handiko  pertsonaiak nahasten dira. Eta  kontuan  hartzen badugu hiru maila dituela, ikusle gisa apur bat  adigalkor sentitzen  zara... eta ez duzu somatzen jarraitu beharreko  bidea. Hori gorabehera, hiru  istorioetatik edozein, zuzendari “berri”  (dokumentaletan aditua) honen  gaitasunak azaltzen ditu.  Agian nire   kasuan eraginkortasuna galtzen du, orientazio ez hori dela eta. Filma  hasten da  (narrazioaren bidez) 1917ko iraultzan eta Lituaniarako  migrazioan...eta hortik  Austriako bihotz elurtura, “Amerika”  eguzkitsuan bukatzeko. Eta nahiz eta  galtzen ez zaren narrazioari  dagokionez, interesak behera egiten du, geroago  piztuko bada ere. Dena  den, zerbaitek esaten dit merezi izan duela.


Sail  ofiziala  “Play /Juego Ruben Östlund 2011 (118’ – Sue/Fr/Din)
 Ruben  Östlund-en hirugarren filmaren aurrean gaude, baliabide  gutxirekin egina (eta  Betacam digitala, nabaria da eta), baina tona  handiko “zama” batez.  Nerabeak, emigrazioa, hezkuntza, begirunea,   toerantzia, hau guztia biltzen da Europa iparraldeko...film ausart eta   harrigarri honetan. Ez dakigu hurbil edo urrun, baina hortxe dago.  Benetako gertaeretan  eta aro jakin bati dagozkionetan oinarritua dago.  Istorioaz gain, zuzen eta  argia, harrigarria da gaztetxo horien  interpretazioa, zeinek dokumental itxura  ematen dioten euren  bat-batekotasuna dela eta. Film hori ikustea merezi du,  gabezia batzuk  baditu ere. Gidoia oso sakona da eta oso markatua du nora joan  nahi  duen. Errealizazioa xumea da, baina egokia.
 Bada  hori, tituluari ohore eginez è Play!  (adiera askorekin)


Sail  Ofiziala  “Iceberg” Gabriel Velázquez 2011 (84’  – Esp)
 Azpitituluaren  ohorez: nerabezaroa berriro ere nerabeei  buruzko egoera batean sartzen  gara. Lau pertsonaia (2 + 1+ 1)  paraleloan dabiltzanak eta une batean  gurutzatzen direnak. Denborak  aurrera egiten du gertaera berezerik gabe, baina  murgilduta (Tormes  ibaia, lekuko) gertatzen da bilbe nagusia zeinetan gertaera  batzuk ez  diren ikusten, baina susmatzen diren. Gabriel urrun geratzen da,  egoera  aspergarriak baino ez ditu aurkezten. Kontenplaziozko filma, zeinetan   gertaerak ez diren gertatzen, eta ikusleak itxarote horretan higatu  egiten  ditu... Amaiera poetikoa baina ezer gehiagorik ez. Baliteke gaur  egungo  adierazpen zinematografikoa izatea... intuiziozko garapena, ez  da ezer  gertatzen, baina gertatu egiten da... ikuslea da osatu egiten  duena.


Rellumes  “Osmdesát dopisü /Larogei gutun (Eighty  letters)Vaclav Kadmka 2011 (75’ – Txk)
 Begirada  nerabearekin  jarraitzen dugu. Kontenplaziozko  lasaitasuna.  Baliabide gutxi, baina asmo handia. Kontua da errealizazioan  agortuz  doala, nahiz eta ekintzan apurka-apurka doan aurrera. 60 minutuan,   amaiera eskatzen da... eta hori kontuan izanik 44 gutunean ixten dela.  80ko  urteak dira, oraindik harresia zutik dirau, eta mendebaldera  igarotzeko gogoa  ia obsesio bihurtu da.


Sección  Oficial  “Low life /Bizimodu baxua Nicolas Klotz/Elisabeth Perceval 2011 (120’ – Fr)
 Itxaropen  handiak Nicolasen azken proiektuaren aurrean Elisabethekin.  Erabateko hasiera  du, bikaina, narrazio teknika ugari erabilita,  sotiltasunez istorioan sartuta.  Mugimendu espiralak...harreman  espiralak, eta bilbe erakargarria duelarik.  Baina aurrera doan heinean,  trabatu egiten da... bigarren film batez arituko  bagina bezala. Hala  “entsaladarako osagai gehiegi” ditugu eta eta bigarren atal  honetan  harreman bat obsesio eta protagonista bakarra bihurtzen da.   Nerabezarotik (beste film batzuk) unibertsitatera eta horren zokoetara  joan  gara, nolabaiteko thriller politikoa (ikasleen mugimenduak) eta  isilpeko  inmigrazioa, “fou” maitasunean jausteko. Interesa badu, baina  bat-batean buelta  eman du eta interesa “husten du”. Pena bat  da...Itxura ona zeukan.


Michael  Glawogger retrospectiva “Contact hihg /Kontaktu altua” 2009 (98’ – Austria)
 Zinemaldiaren  ezustekoak, urte bereko zuzendari beraren bigarren  proiektua. “Das vaterspiel”  filmari dagokionez erabateko erregistro  aldaketa suertatu da. Iruzkinak eta  gonbidapenak. Bikaina (eta  karrankaria) den filmaren aurrean gaude, zeinetan  etengabeko  gidoiarekin, barrea irribarreari darraio eta azken hori barreari.   Horretan Michaelek muga eta sentimenduekin jokatzen du, baita  estereotipoekin  ere, txikleak balira bezala luzatuz. Lehendabiziko  azterketak xumea izateagatik  arbuiatzera eraman gaitzake, baina barruan  gidoi lan serioa dauka,  planifikazioa ere ederra du.  “Look”   hippy-lisérgicoa izanik, grafismoa barne. Beraz, sorpresa bikoitza,  aipaturiko  zinemagilearen asmo ona berrestea eta kontatzeko ahalmena  (bata serioa eta  bestea txantxa). Jarraitu beharreko  zuzendaria...gainera, lehenengo edizio  honetan bere azken filma ere  aurkeztu digu “Whores glory” dokumentala zeinetan  munduko prostituzioa  salatzen baita, beste aldaketa bat.


Bertrand  Bonello retrospectiva “Le pornographe /Pornografoa” 2001 (108’ – Fr/Can)
 Aretoan  bertan dagoela, zuzendariak aitortu egiten du berak daukan  “Nouvelle Vague”-ren  eragina, baina, halaber esaten du beste begirada  batez (bestela  begiratuta).  Hala ere, film honetan  “N.V”-ren eraginak  pisu handia du, gainera esan zuen Jean Piere Léaud aktoreari  egingo  zion omenaldia dela; aktore hau zutabe nagusia izan da “N.V”-en eta gaur   dagokigun filmean aktore erabakiorra izan da. Berak aitortuta,  istorioak  bigarren irakurketa bat dauka bere baitan: aita-semea /  semae-aita, bigarren  maila gisa geratzen da, baina filmaren muina da.  Sentsual eta sexuala (esplizitua,  horregatik  irabazitako...epaiketeken), baina bigarren mailan Bertranden arabera.   Egia da Bonello behatzaile eta deskribatzailea, eta eszenaratzean  arduratsua  ere bai, guztiak du azalpena. Urratsez urrats interesa  piztuz doa, gidoi  sendoak babestua, baina presarik gabe, bere  lasaitasun eta erritmoaz. Gozamen  hutsa.


Sail  Ofiziala  “El estudiante” Santiago Mitre 2011 (114’ –  Argentina)
 Beldur  apur batez, lehendabiziko ordua 9:30, bi ordu, argentina...  ufff! Bada, oker. Lehenengo  sekuentzietatik erakartzen hasten da... off  ahotsak kokatu egiten zaitu (eta  azpitituluak, zein zenbait ataletan ,  beharrezkoak baitira). Bilbea, hasieran  erraz samar hasten da, ikasle  giroan (harridura, heziketa metodoa) eta zail eta  zailago bihurtzen da,  onartu ere egin gabe 114 minutuak astun bihur dakizkizun.  Bilbea gero  eta konplexuago bihurtu eta konpondu egiten da, egoera berriei aukera   emanez. Bikain tratatua dago emozio- eta harreman bere joan-etorriekin.   Aktoreak erraz egiten du, interpretazio bikaina izan barik,   pixkanaka-pixakanaka norberaren arreta lortzen ari da. Baita gainerako  aktore  taldeak, zeinek maila ematen baitu istorio bikaina lortze  aldera. Harrapatu  egiten zaitu, bai, Santiago Mitreri birirbil atera  zaio.


Emanaldi berezia  “Los muertos no se tocan, nene” José Luis García Sánchez  2011 (90’ – Esp)
 Gure egonaldiaren amaiera gisa, Rafael Azconaren (“El  pisito”, “El  cochecito”) libretoaren gaineko proiektu bat ikuskatu dugu,  zein   García Sánchez, Bernardo Sánchez eta  David Truebak berriro hartu zuten  gozamena eragiteko. García Berlanga, Bardemen  oroitzapenak. 1950eko  birsorkuntza, Logroñon, tipiko eta topikoekin (Bilboko  bat ere  barne–Alex Angulo-). Aktoreen lan bikaina eta gidoi ona, baina emaitza   herren samar geratu da, edota denboraz kanpo. Ez gaitu erabat erakarri   egiten...irribarreak eta zertxobait gehiago. Denborak ez du alferrik  aurrera  egiten. Azpimarratu egin behar da gidoigileen   ahalegina  Azconaren proiektua nolabait bereskuratzearren.


Sarituen zerrenda

Idazteko unean,  dagoeneko egon da prest sarituen zerrenda, baina ohar eta ideiak lehenagokoak  dira. Zorionekoak izan gara.


Film luze onena: ex aequo  >>

“La  guerre est declarée” Valerie Donzelli eta “El estudiante” Santiago Mitre

Film  labur onena: ex aequo >>
“At  the formal” Andrew Kavanagh (2010-Australia) eta “Meteor” C. Girardet/ M.  Müller (2011-Al)

Zuzendari  Onena: Ruben Östlund “Play”
Aktore  Onena: Valerie Donzelli “La guerre…”
Aktore  Onena: Jérémie Elkaïm “La guerre...”
Gidoi  Onena: Santiago Mitre “El estudiante”
Arte  Zuzendaritza Onena: Elena Zhukova “Faust” Alexndr Sokúrov (2011 / 134’ – Rusia)

Especial  Jurado: “Take Shelter” Jeff Nichols (2011 – USA)
Aipamena:  “Iceberg” Gabriel Velásquez
Herria:  “Tomboy” Céline Sciamma (2011 – Fr)
Fipresci:  “Terri” Azazel Jacobs (2011 – USA)
Epaimahai  gaztea, luzea: “El estudiante”
Epaimahai gaztea, laburra: “voice over” Martín  Rosete (2011 – Esp)

Image-empty-state.png