Eleberri beltzetik zinera Trostkyrengan zehar

Polizia eleberria ederki ezagutzen zuten bi lagunekin kafe bat  hartzen zegoela entzun zuen lehen aldiz egile bati buruz hitz egiten:  Leonardo Padura. Hain Goraipenezkoak ziren egiten zituzten iruzkinak,  non jakin-mina handia sortu zitzaion eta berehala pentsatu zuen idazle  horren lanen bat irakurtzea. Kubatarra izatea eta “eleberri beltza”  idaztea nahiko eragingarria zen; eta gainera esaten bazioten oso  gomendagarria zela, ez zegoen gehiago hitz egiteko.

(Padura, La Habanan jaioa, filologían lizentziatua hiri honetako  unibertsitatean, gidoigile, kazetari eta kritikari egin du lan.  Saiakerak eta ipuinak idatzi ditu, ezaguna da, batez ere,  Mario Conde  detektibeak egin dituen polizia eleberri saila, (bitxia bada ere,  suposatzen duzuenarekin batera gertatze soila baino ez da) eta sari  garrantzitsuak eman dizkiote: Café Gijón 1995,  Hammett  saria 1997,  1998 y 2005, eta beste batzuk ere Kuban eta Frantzian).


Aipatutako sailetik bat irakurtzen hasi zen: Pasado perfecto.  1989an girotua, Padurak Kubari buruzko ikuspegia ematen du, non   herrimina lasai dabil eszena bakoitzean, oroitzapenek iraultza  kubatarrari buruz hitz egiteko balio dute eta ikusteko izateko zena eta  izan dena edo izaten utzi diotena Hammett, Chandler, Vázquez Montalbán  bezala, diskurtso kritikoa adierazten du, errealitatea ikusten du begi  adeitsurik gabe, saiatzen da bizi den gizartearen akatsak azpimarratzen,  baina ez da hor geratzen: hurbiltzen dizkigu bere apustuak, bere  beldurrak, bere nahiak fikzio baten bidez, susmatzen duguna “ia  biografikoa”. Eleberri on bat.


Gero bere eskuetan izan zen Paisaje de otoño. Padurak berriro ere  ikertzen ditu genero beltzaren baliabide kontaezinak: hala, arriskua  dakarren pista, akats eta susmo, okerrez  betetako ikerketa aurrera doan  neurrian, egileak belaunaldi bati buruzko kronika egiten digu –berea  eta Conderena -, galdetzera behartuta kezkaz, zer izan zen hainbeste  ideali buruz. Eta ez da falta Habana kaotiko, bihotzeko, argitsu eta  sekretuz beterikoa.

Eta, azkenean, La neblina del ayer irakurri zuen, gehien gustatu  zitzaiona. Orduan, erabaki zuen geroko uztea pertsonaia hori pertsonaia  gisako gainontzeko eleberriak.


Baina zoriak esku hartu nahi izan zuen. Aipaturiko lagunekiko bat  ere harremanik gabe, beste lagun batek liburu bat oparitu zion eta esan  zion obra horri buruz gauza harrigarriak entzun zituela, eta irakurri  gabe, erabaki zuela berari oparitzea. El hombre que amaba a los perros  zen, eta hau kasualitatea! Nor ote da egilea?: Leonardo Padura.  Ramón  Mercader del Río-ren  istorioa zen, Trostky hil zuen gizona. Eleberri  bikaina, sendoa, landua eta azken urteotan irakurri duen lanik  onenetakoa. Utzi zion atseginak pentsarazi zion nola ote zuen tratatu  argudio hori  Zineak?


Gai horrekin bi film baino ez du gogoratzen. El asesinato de  Trostky, Joseph Losey-rena, 1972ko filma honako aktore hauekin: Richard  Burton Trostky-ren paperean , Alain Delon Ramón Mercader-en paperean,  eta  Romy Schneider  Sylvia Ageloff zen, Mercaderren maitalea. Nahiko  zorrotza, gertakarien garapenari dagokionez, baina Losey bat benetako  ordu eskasetan. Ez dauka zer ikusirik film ospetsuenekin:  “El  sirviente”, “El mensajero”, “Monsieur Klein”,… Pena da..

Hala ere, gogoratzen duen bestea:  Asaltar los cielos, dokumental  egiturako filma, José Luis López Linaresek eta Javier Rioyok zuzendu  zutena, askoz interesgarriagoa da. 1996. urtean egin zuten eta Charo  López antzezlariak kontatua. Bi atal nagusi bereizten dira: alde  batetik, Ramón Merkader komunista espainiarraren istorioa, eta,  bestetik, historia, gizarte, politika  testuingurua, zeinetan garatzen  baita lehenengoa. Erabat gomendagarria.


Baina liburuak ere beste bitxikeria bat sorrarazi dio: Zein paper  izan zuen Trostky-k 1921. ureko Kronstadten altxamenduaren  errepresioan? Hona hemen mutur berria beste istorio bat ateratzeko.


Ikusnahiak Paul Avrich-en lana irakurtzen hasiko da: “Kronstadt  1921”. Editada en la colección Utopía Libertaria bilduman argitaratua  eta jakin nahi luke gertakizun historiko hau Zinean erabilia izan den.


Le métèque

Image-empty-state.png