Berlingo Eskola edo XXI mendeko Alemaniako Zinema Gaztea
Rainer Werner Fassbinder-en heriotza 1982an markatu zuen ezagutuko genuen Alemaniako Zinema Berriaren amaiera, berori menderatuko zuen europa eta nazioarteko ikuspegia iragan mendearen 70eko urteetan. Fassbinder-ekin batera, Wim Wenders, Werner Herzog, Volker Schlöndorff eta Alexander Kluge, nahiz eta kontzeptu eta estilo ezberdintasunak izan euren artean, hasi ziren nabarmentzen eta karrera bat garatzen, emankorra hainbat kasutan, gure egunetara arte heltzen dena, Wenders eta Herzog, esate baterako; zeinek azkenengo Berlinale 2011 aurkeztu zituzten azken lanak: Pina (Wim Wenders, 2011), Pina Bausch dantzari eta koreografoari buruzko dokumental gogoangarria , ezustean hil zena 2009an, eta Cave of Forgotten Dreams (Werner Herzog, 2011), balio neurtezinezko arkeologia eta antropología dokumentala, Frantzia hegoaldeko munduko haitzuloetako pinturarik zaharrenetarikoei buruzkoa, Chauvet haitzuloan aukitutakoak 1994an.
Alemaniako Zinema Berriaren aire fresko hura hamarkada pare batean desagertu zen, eta XXI. mendearen zain egon behar izan genuen espero genuen berrikuntza ikusi ahal izateko, Berlingo Eskola izenaz ezagutu dugun Alemaniako zinemagile belaunaldi bat, eta guk XXI. mendeko Alemaniako Zinema Gaztea, Berlingo Eskola ezagutua , zeren eta joera honetako egile batzuek muzin egiten baitiote lehenengokalifikatzailea, bai Alemaniako hiriburutik etortzeagatik, bai ikasi zutelako zinema eskola horretan, Deutsche Film und Fernsehakademie Berlin (DFFB) delakoan.
Haien arteko aldeak gorabehera, estilo ezaugarri komun batzuk daude hala taldeko aitzindariengan, Thomas Arslan, Angela Schanelec edo Christian Petzold (orain dela gutxi Fas-en Fantasmas Gespenter, 2005), nola jarraitzaile gazteenengan Valeska Grisebach, Jessica Hausner (Lourdes, 2009) edo Maren Ade (Gure artean, Alle anderen, 2009; aurten gure Zineklubean emanda). Horiek guztiek mundo garaikideari buruz; errealitateaz materia bizi gisa eta ziurtasunik gabeko pertsonaiez, iragaite egoeran lan egin beharra daukate. Zinema zabala da, zentzu zabalean: zalantzak adierazten doan zinema eta noizean behin ziurtasunak aurkitzen pertsonaiekin batera.
Zinemagile hauek ez daude manifiesto komun batek zuzenduak, baizik eta zuzendari bakoitzak aldarrikatzen du bere identitatea aurrekontu gutxiko zinemaren bitartez, istorio txikien bitartez, zeinek ikertzen baitituzte bizitzaren kezkak, eta saiatzen dira jendearekiko komunikazioari eusten. Definitzeko ezaugarri horiekin, dogmatikoak ez direnak, Berlingo Eskolako zuzendariek osatzen dute hamarkada honetan Europan sortu den talderik sendo eta interesgarrienetakoa; horri atzerabegikoren bat egin diote zenbait zinemaldi garrantzitsuk, hala nola, BAFICI-k edo FICXIXÓN-EK.
Txus Retuerto