Atzeko begirada (1º) 31 urte atzera

Zineklubaren iragan hurbilari begirada bat egiten  badiogu,  bitxikeria batzuk azpimarratu nahi nituzke. Barkatu zenbaki edo kopuru   asko badira, baliteke izatea neurrirako ahuleziaren ondorioz.


Aipaturiko aldian “tutti li clasi” 1.200 film izan  ditugu, eta hasiera batean, zinema adierazgarrienei erreparatuko diegu.  Gutxietsi  gabe zinema horiek (herrialdeak), denbora faltagatik ezin izan ditugunak  sartu lehenengo azterketa honetan:  “Atzerako  begirada / Mirada a atrás”.


Ziur aski hutsen bat pasatuko da (espero dut gutxi  izatea), baina  hala eta guztiz ere, urte hauetan zehar izandako  pantaila-espazioaren  banaketaren ikuspegi zabala emango digu.

Herrialdeka egindako filmak (emanaldiak) zenbatu ondoren, Ameriketako Estatu Batuak (AEBak) lehenengo postuan izango lirateke (zine independienteak eta klasikoek  zerikusia  dute horretan guztian). Eta nahiz eta “sorburua”  izan ez,  “leherketa” eta 7. artearen hedapenaren herrialdea izan zen.

273 filmek zizelatu  dituzte amets eta  errealitateak ikusleen irudimenean. Horietako 15  kooprodukzioan (kopuru  hau orientagarria da, beti agertzen ez den datu bat  da-eta)

Bigarren postuan (2. eta 3.) ia batera, Frantzia eta  Espainiako Estatua aurki ditzakegu. 


Frantziak 220 film dituela  (79, koprodukzio), koprodukzioen  kopuru hori bitxia da, zeren eta  proiektuak aurrera eramateko ausardiaren berri  ematen baitigu, eta  horrekin batera mundu osoan zehar buelta emateko. 


Espainiako  Estatuak 218 film ditu (10 koop.). Hurbiltasun eta ahalmenagatik,  kopuru horren barruan  azpimarratu ahal  ditugu Euskal Herriko 51 produkzio (film laburrak barne) eta 26 Catalunyakoak. Datuekin oso zorrotzak izan barik, zeren eta ikuspegiari   erreparatu behar baitiogu (denbora faltan egongo ginateke datuak  egiaztatzeko).


Azterketa horretako beste bi zinematografiak Erresuna Batukoak (EB) 59 film dituela (10  koop) eta oso hurbil dagoen Alemania 52 film (11 koop.).


Horrek adierazi nahi digu bost zinematografia hauekin batera  Fas  zineklubean izandako emanaldien %70era heltzen garela 1981-2011 tarte   horretan.


Beste kontu batera joanda, Zuzendariekiko joera  adierazteko, zineklubaren aldi ugarietan Éric  Rohmer aurkituko dugu lehenengo postuan (oso nabarmen), zeinen pertsona eta   zinema zineklubaren definizioa diren. Berak laburbiltzen du debate eta   hizketaldirako kontzeptu eta kutsua.  


17 emanaldi izan  dira (31 urte hauetan zehar errepikatu barik) 1987-2009 tarte horretan  proiektatu direnak.
 Bigarren postuan agertzen da, nola ez, Jean-Luc Godard 13 film dituena (14 emanaldi, “Historie(s) du cinéma.” -2).  1984-2011 tartean zehar, eta errepikatu barik.


 Hirugarren tokian Rainer  Werner Fassbinder dugu (Fas gure izenaren eta goitizenaren ohorean, nahiz  eta horretatik etorri ez) 11 emanaldirekin (1 errepikatua: “Querelle”) 1981 eta 1988 urteen bitartean, eta 2002an  berreskuratu genuen.
Woody Allen laugarren  lekuan dago 9 film dituelarik (errepikatu  gabe).


 Boskoteari amaiera emateko, Sir Alfred Hitchcock dugu 8  filmekin (errepikatu gabe)


txarli otaola

Image-empty-state.png