Koldo Larrañaga Juaristi
Dibulgatzaile zinematografikoa
(Azkoitia. 1923 - Vitoria-Gasteiz. 2017)
Apaiz Karrera ikasi zuen Gasteizen, eta gainera: pianoa, harmonia eta zinema. Euskal Herriko Entziklopedia Orokor Ilustratuko zinema-gaietako ohiko kolaboratzailea. Zinekluben mundua oso ondo ezagutzen du, Vitoriako Cine Forum-eko presidentea izan zen, Miranda de Ebro zineklub-eko aholkularia eta Tolosako Fides zineklub-eko arduraduna. Film Ideal aldizkarian, Surge aldizkarian (Vitoria-Gasteiz) edo El Correo zinema sailean (Araba) zinemako artikuluekin parte hartu zuen. Errealizazio zinematografikoa sartu zuen Olabide Ikastolan (Gasteiz). “Neguazkena” (1976) film luzea zuzendu zuen, eta 1980an “Ikuska 8” (Brontzezko Mikeldi eta Domina ZINEBI*-n) film laburra zuzendu zuen.
Fasera bisitak:
1122 Saioa 1981/10/28