Zer da RSS?
RSS siglak Really Symple Syndication edo Rich Site Summary edukiei dagozkio, harpidetza duzun lekuetatik eguneratutako berriak jasotzeko era erraz eta xumea, hala ez duzu gune horietara zertan joan jakiteko eguneratzerik dagoen ala ez.
Zer behar duzu harpidedun izateko?
Funtsean, berri jasotzaile batean —RSS reader izenarekin ere ezagutua dena— behar duzuna, gogokoen dituzun web guneak egiaztatzeaz arduratuko da eta eduki berriak argitaratu dituzten web guneak jakinaraziko dizkizu.
Windows erabiltzaileek FeedDemon, NewsGator, RSS Bandit, SharpReader eta FeedReader aplikazioak erabili ahal izango dituzte. Bloglines eta Google Reader ere erabili ahal izango dituzte, online zerbitzu bat nabigatzaile gehienentzat baliagarria dena, eta auretik esandako aplikazioak deskargatzea saihesten duena.
Mozilla Firefox erabiltzen baduzu Sage eta Simple RSS Reader hedapenak jaitsi ahal dituzu zure nabigatzailearen bidez irakurtzeko berriak zuzen-zuzenean.
Bestalde, Apple erabiltzaileek Safari RSS edo beste aplikazio batzuk, hala nola, NetNewsWire, NewsFire eta NewsLife, erabili ahal dituzte.
Linux erabiltzaileek Liferea edo Blam! aplikazioak erabili ahal dituzte.
