Nor gara?
1953.urtean bere iharduera hasi zuen elkarte kulturala gara. Egun Estatu Espainolean funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da eta Europako bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute zinekluba eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira. Aipagarria da ere, gure zineklubak daukan garrantzia ez bakarrik Euskal Herriko eremu kulturalean barrena baizik eta Estatu mailan. 2003/2004 kurtsoan zehar gure 50.urteurrena ospatzen dugu.
Zer egiten dugu?
Gure eginkizunik garrantzitsuena, zinemaren lagunei zuzenduriko eskaintza zinematografikoa osotzea da, hiru ildo nagusi hauek jarraituz:
- Bilbon estreinaldirik izan ez duten pelikulen jatorrizko bertsioak gaztelerazko subtituloekin eskeintzea.
- Pelikula aintzindariak berreskuratzea.
- Zinemaren munduan mugitzen diren zinegile eta ikerlariak emanaldietara ekartzea.
Emanaldi guztiak solasaldi batekin amaitzen dira. Bertan pelikulak eratzeko prozesuan parten hartzen duten elementu tekniko eta artistikoak aztertzen direlarik.
Liburutegi zerbitzu osotu bat eskaintzen dugu (urte osoan zehar zabalik); entziklopediak, mila liburu baino gehiago eta milaka aldizkari berezitu.
Erakunde publiko eta pribatuei zinema arloan laguntza eta aholkularitza eskeintzen diegu, baita jendarteari ere.
Gertaera historiko aipagarriak
- Bere hasiera-hasieratik FAS Zineklubaren bazkideak Euskal herriko zinegile, kazetari eta zinema irakaslerik entzutetsuenak izan dira: Pedro Olea, Enrique Urbizu, Álex de la Iglesia, Luis Marías, Pablo Berger, Ernesto del Río, Javier Rebollo, Juan Ortuoste, Santos Zunzunegui, Paulino Viota, Antton Merikaetxebarria, Alberto López Echevarrieta, Oskar L. Belategui, eta beste askok.
- 2000.urtean "La noche mas corta" Canal+eko saioan, FAS Zinekluba aukeratu zuten estatuan laburmetraien hedapenaren inguruan mugitzen ziren entitateen artean garrantzitsuenetarikoa bezala.
- 1996.urtean sustraizko aldakuntzak egiten dira elkartean zinekluba desager ezdadin, logotipoa aldatzen da, eta Jose Luis Cuerda zuzendari eta ekoizleak "Foro del Cine y de la Imagen de Bilbao", inauguratzen du.
- 1994.urtean "Zinemaren bultzapenarentzako lanik oneraren" saria jaso zuen "El Mundo" del Pais Vascoren IV sari banaketan.
- 1983an Bilboko uholdeetan kalteturiko pertsonentzako zinema aste bat antolatu zen.
- 1978an Kultura Ministeritzarekin akordio bat sinatu zen, oso gertaera berezia da horrelako elkarte mota batentzako.
- 1959.nean Bilboko zinemaldiaren sorreran, ZINEBI, parte hartzen du, bertan urtero "Premio a la Innovación Cinematográfica" saria banatzen duelarik.
- 1956.urtean, urriko 3tik 7rarte, FAS Zineklubaren egoitzan, Bilbon, zinekluben lehenengo bilera nazionala ospatzen da, bertan zinekluben elkarte nazionala eratuko da.
- 1952.urtean, urriaren 31an, hitzaldi ziklo bat antolatzen da "Preparatorias a las sesiones de cine forum" deiturikoak, hauek zineklubaren sormenatzat hartuak izan daitezke. Bere sorkuntza 1953-54 urteren bitartean izan zen, eta estatutuak 1954ko irailaren 30an sinatu ziren.
Bitxikeriak
- Pio XII Paparen enziklika "Film idela"i buruz, FAS Zineklubaren sorreran eragin izugarria izan zuen. Garai hartan elkarteentzako lan egitea oso zaila zen frankismoak inposaturiko ereduengatik.
- Bilboko apezpikuak, Pablo Gurpidek bere abadei FASaren emanaldietara gerturatzea eskatzen zien, eta askotan, proiekzioetan lo, edota aldez aurretik ateratzen zirenei zigorrak ezartzen zien.
- Estatutuen lehenengo artikuluak zera eskatzen zuen «politikaren zerikusia duena alde batetara uztea eta iharduerak sumisio osoz betetzea, Eliza Ama Nagusiari eta Espainarekiko leialtasun osoz».
- Lehenengo urteotan aholkulari morala esistitzen zen, pelikulak eta solasaldiak zentsuratzen zituena.
- Diktadura garaian debekatuak zeuden pelikulen proiekzioak egiten ziren, "Bronenosets Potyomkin" edo "Oktyabr" horietako batzuk izan ziren. Azkenengoa, espainar gobernuaren ordezkaririk gorenaren presentzia ekarri zuen FASera, hori bai, bere burua ordezkatzen.
- Frankismo garaiko proiekzio eta solasaldietan, eztaibaida algaratsuak gogoratzen dituzte bazkide nagusienek, batzuetan ere pelíkula eten egin behar izan zuten.
- Gertaera historiko batek ez du sekulan lortu emanaldi bat bertan behera ustea, nahiz eta adibibez 1981ko estatu kolpearen saiakera FASaren proiekzioaren egun berean izan.
