Galeria hau ikusteko doan banatzen den Adobe Flash Player plug-ina instalatu behar duzu.

Mogari no mori

Canneseko aurreko Zinemaldian sari bat jaso zuen, "Mogari no mori" filmak pertsonaien keinu eta begirada bakoitzean, ahots erdian esandakoi hitz batean, kontrargian eta baztuetan eguzkiaren argi izpiei pasatzen uzten dien edo besteetan euri hodeien belztasunean izkutatzen dituen zeruan jartzen du arreta, non naturak zentzu metaforikoa hartzen duen eta protagonisten barne egoeraren isla da. Heriotza eta bizitzaren arteko tentsioa da, izaki maitatuen egote eta ez egotearen artean, iluntasun eta argitasunaren artean. Kontenplaziozko zinea, baita poetikoa ere, ikus edertasun izugarrizkoa eta ikur zentzu boteretsukoa, intimista eta patxadatsua, zeinek ikusteko prest dagoenari baretasuna eta lasaitasuna eskatuko dion.

Thumb

Fitxa teknikoa

"Mogari no mori" · Japoia · 2007 · Zuzendaritza: Naomi Kawase · Gidoia: Naomi Kawase · Argazkia: Hideyo Nakano · Montaje: Tina Baz eta Yuji Oshige · Ekoizpena: Celluloid Dreams, Centre National de la Cinématographie (CNC) eta KumieVisual Arts College, 97 minutu.

Fitxa artistikoa

Yoichiro Saito · Kanako Masuda · Machiko Ono · Shigeki Uda · Makiko Watanabe.