Coeurs
Beatriz Álvarez
Badirudi Alain Resnaisek, zuzendari beteranoa eta Frantziako «nouvelle vague»-ren irudi nagusietako batek berrio eredu eta arrakasta lortu duela (Zilarrezko Lehoia Veneziako aurreko Erakustaldian) Alan Ayckbourn dramaturgoaren moldaketa berri batez, zeinengana jo zuen "Smoking-No Smoking" diptiko harrigarrirako.
"Private Fears in Public Places" obra honi erdarazko tituluaz gain, Resnaisen ageriko interesa obraren teatro jatorriarekin jolasteko era ere zor diogu, dekoratuen eta maitasun etengabeko bilaketan dauden pertsonaien bidez. Pariseko elur azpian uztartzen diren sei istoriok inguruan daukagun bakardade eta hutsuneari buruz hausnartzeko aukera emango digute.
Fitxa teknikoa
"Coeurs" · Frantzia · 2006 · Zuzendaritza: Alain Resnais · Gidoia: Jean-Michel Ribes (Alan Ayckbournen "Private Fears in Public Places" antzerki lana oinarritzat hartuz) · Argazkia: Eric Gautier · Montaje: Hervé de Luze · Ekoizpena: Soudaine Compagnie, Studio Canal, France 2 Cinéma, Société Française de Production (SFP), BIM, Banque Populaire Images 6, Canal+, TPS Star, Centre National de la Cinématographie (CNC), Eurimages eta Région Ile-de-France, 120 minutu.
Fitxa artistikoa
Sabine Azéma · Isabelle Carré · Laura Morante · Pierre Arditi · André Dussollier · Lambert Wilson · Claude Rich · Françoise Gillard · Anne Kessler · Roger Mollien · Florence Muller · Michel Vuillermoz.