Canciones de amor en Lolita’s Club
FAS Zinekluba
"Canciones de amor de Lolita's Club" ezintasun bana daukaten bi anaia bikiren istorioa kontatzen du: bata sentibera Raúlena, polizia mozkorti eta bortitza, bera espedientatu ondoren bere familia bisitatzera joatea erabakitzen duena; eta bestea, Valentínena, Milenarekin maiteminduta dagoena eta beronek lan egiten duen prostituzio-etxean denetarik egiten duena.
Bere «etapa historikoaren» ondoren ("Juana la Loca" - "Tirante el Blanco"), zinegile beteranoa berriro ere, arlo ezagunean sartzen da Juán Marséren eleberri baten laugarren moldaketarekin. Arandak berriro ere azpimarratzen du bere maitasunari buruzko bere ideia, besteari errenditze itsu gisa, baina horrela errenditzeko ezgai dirudien pertsonaia batetik abiatuta.
