Galeria hau ikusteko doan banatzen den Adobe Flash Player plug-ina instalatu behar duzu.

Meryl Streepek eta Antonio Banderasek jasoko dute Zinemaldiko Donostia saria

Zinemaldiko 56. emanaldia alfonbra fuksia —hau izango da urte honetako kolorea, kartel ofizialekin ongi ematen duenez gero— prestatzen ari da. Aurten hainbat pertsonalitate famatuak izango dira eta. Adibidez, Meryl Streep aktore estatubatuarrak eta Antonio Banderas aktore espainiarrak. Hauek jasoko bai dute Zinemaldiko 56. Donostia saria.
Meryl Streep Oscar sarirako Historia osoan hautagaitza gehien izan dituen emakumea da (14), baita Urrezko Globoetarako ere, guztira (21). Antonio Banderas nazioarteko izar handietako bat da, aktore espainiarren hurrengo belaunaldiari mundu osorako ateak ireki dizkiona.

Bai Meryl Streep, bai Antonio Banderas egongo dira. Baina, Jonathan Demme ere izango da Donostian. Bera Zinemaldiko epaimahai ofizialaren presidente moduan. Ondoko hauek izango ditu epaimahaikide: Michael Ballhaus argazkilaritza zuzendari alemaniarra, Martina Gusman Urruti ekoizle argentinarra, Masato Harada zinema zuzendari japoniarra, Nadine Labaki zuzendari libanoarra, Clare Peploe zuzendari eta gidoilaria eta Leonor Watling aktore espainiarra. Hamabost film lehiatuko dira Zinemaldiko Sail Ofizialean eta lau lehiaketatik kanpo egongo dira, horien artean inauguraziokoa ("The Other Man") eta zinemaldia itxiko duena ("The Brothers Bloom").

Joan Chen izango da Altadis-Zuzendari Berriak sariaren epaimahaiburua, eta honako hauek izango ditu kide: Koldo Almandoz zuzendari donostiarra; Calmin Borel, Clermont-Ferran zinemaldiko zuzendarietako bat; Sandra Den Hamer, Amsterdameko Filmuseumeko zuzendaria; Keja Ho Kramer argazkilari eta bideoartista; Hisashi Okajima zinema kontserbadorea eta Antonio Santamarina zinematografiako kritikari eta historialaria.

Mirtha Ibarra aktore eta zuzendari kubatarra izango da Horizontes sariaren epaimahaiburua. Jorge Goldenberg gidoilari eta zuzendari argentinarra eta Luis Miñarro ekoizle espainiarra izango ditu epaimahaikide.

Amos Gitai zuzendari israeldarra izango da Zinema Eskoletako Epaimahaiaren presidentea. Epaimahaia sail horretan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek osatuko dute, eta irabazleak aiTe (Espainiako ikus-entzunezko teknikarien elkartea) saria jasoko du.

(0) Iruzkinak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidali zure iruzkinak

Idatzi irudiko hizkiak *