Hasten dugu 2008/9 kurtsoa
Ainoha Matesanz | 02.10.2008 | 0 | FAS Berriak | RSS
Hasten dugu 2008/2009 FAS Zineklubako kurtsoa. Datorren astearte 7an konkretuki, beti bezala Indautxuko El Carmen Aretoan. Eta hasiera hau berezia egin nahi dugulako, «nouvelle vague» zuzendari artean adierazgarrien bat, Alain Resnaisen "Coeurs" filmea eta "Les Statues meurent aussi", "Nuit et brouillard" eta "Guernica" laburmetraiak botako ditugu. Labuermetraien emanaldia arratsaldeko 18.45 (zazpiak laurden gutxiagotan) hasiko da eta filmea 20.00tan (zortzitan).
Gogoratu nahi dizuegu baita, gaur hasten dela Iván Zuluetako zikloa Museo de Bellas Artes aretoan. Honen ondoren, Alain Resnais eta Pere Portabellaren lanak proiekatatuko dituzte.
Zuzendaria, pintorea, marrazkilaria, grafista, ilustratzailea, argazkilaria. Lehenengo metroak super 8 mm-ko etxeko kamera batekin filmatu zituen; 1960an Madrilera joan zen bizitzen, eta, bertan, Dekorazio ikasketak egin zituen. Ikasketak amaitzean, New Yorkera joan zen eta Arts Students Leaguen sartu zen; horri esker, zuzenean ezagutu zuen popartea, bai eta «New American Cinema»-ren lehenengo kimuak ere. Izan ere, adierazpen horiek eragin handia izan zuten ondoren, bere ikus-unibertso berezian. 1964an, EOCen matrikulatu zen, eta bertan José Luis Borau —gidoi-irakaslea— ezagutzea erabakigarria izan zen etorkizunean izango zuen karrerarako. Etapa hartan, "Griffith" aldizkariaren sorreran parte hartu zuen, eta, azkenean, hirugarren mailako praktika legez "Ida y vuelta" (1967) egin zuen. Ondoren, Jaime Chávarrirekin kolaboratu zuen metraje ertaineko bi filmeren grabazioan (biak 8 mm-tan), telebistako "Último grito" (1968) magazine aurreratua egin zuen eta, 1969an, José Luis Borauren zuzendaritzapean, metraje luzeko lehenengo film profesionala filmatu zuen: "Un, dos, tres, al escondite inglés" (1969). Hala ere, hamar urte igaro ziren Zuluetak berriro film bat grabatu zuen arte; urte horietan, super 8 mm-tan filmatu zituen metraje laburreko zenbait film, «home movies»-en erara, non bere ikus-irudimen eferbeszente eta dinamikoa erakusten duen. Etapa horretan, "Leo es pardo" (1976) zuzendu zuen eta Ricardo Francoren zuzendaritza-laguntzaile legez lan egin zuen "Los restos del naufragio" (1978) lanean. Azkenean, bere aukera handia "Arrebato" (1979) filma grabatzean sortu zen. Hamar urte geroago, Zulueta berriro agertu zen telebistan, lan txiki bi aurkezteko: batetik, "Párpados" (1989), eta, bestetik, "Crónicas del mal" telesaileko atal bat, "Ritesti" (1991) izenekoa, hain zuzen ere. Bitartean kartelismo zinematografikoaren arloan egin dituen lanak maisulanak dira, eta zine espainiarraren historia guztiko irudigileen artean, estilo boteretsu eta originalenekoa da.
Iván Zuluetaz gain, Renoir Deusto eta Multicines zinemako filmeak ikustea gomendatzen dizkizuegu eta, noski, gureak.
Ongi etorriak izan ezazue kurtso berrira eta ikusi arte!
(0) Iruzkinak
Oraindik ez dago iruzkinik.
