2012/02/21 » Les mains en l'air

Les mains en l'air

Economistas sin Fronteras-ekin elkarlanean egindako emanaldia.

Azken hamarkada zinema mundutik kanpo eman ondoren, istorio hunkigarri batekin bueltatu da Romain Goupil zuzendaria. Paperik gabeko etorkinen gaineko politiken eta horiek dituzten ondorioen inguruan jardungo du.

Urtarrila-Martxoa

URTARRILA

OTSAILA

MARTXOA




Óscars 2012

El cineclub Fas colabora en la Quiniela AUX.-FNAC Oscars 2012 e invita a todos sus socios y amigos a participar en la misma, en la que se pueden ganar interesantes premios.

Quiniela AUX.-FNAC Oscars 2012

Podéis obtener más información en la página web:
http://www.auxmagazine.com/oscars2012.php

SUNTSITU DEZAGUN KULTURA - Iratxe Fresneda

Iratxe Fresneda Ondo dago. Suntsitu dezagun behingoz kultura. Azken batean, nori axola zaio milaka pertsonak ilaran egon daitezen Antonio Lopezen gaitasun bikaina miresteko. Gorde ditzagun bere koadroak biltegian, ez dezala inork erakutsi edo ikusi, inork ez dezala horietaz berba egin, ez dadila inor hunkitu irudimenetik eta gizakiaren eskuetatik sor daitekeen magia egiaztatzean. Ez diezaiogun utzi margolariari bere obratik bizitzen, hil dadila gosez edo bertan behera utz dezala margogintza, lorategi publikoetako lorezaintzan aritzeko.

Ez. Are hobea. Erre ditzagun bere koadroak, ez dute ezertarako balio eta gastu handia dakar beroriek mantentzeak. Are gehiago, Deuseztatu dezagun Sixtina Kapera, leher ditzagun Altamirako leizezuloak, hondakin grekoerromatarrak… Suntsitu dezagun kultura, puri-purian dauden hizkuntza gutxituak, musika eta zine jaialdiak. Beharrezkoak ez diren gastuak dira, azalekoak, egia da. Filmak egin, poesia, ipuinak idaztea bezain ez beharrezkoak. Zer esanik ez kontatzeari buruz… Utz diezaiogun abesteari. Erre ditzagun liburutegiak, argazki artxibategiak eta oporretako argazkiak. Utz diezaiogun argazkiak ateratzeari. Ez dezagun hitz egin ardoaz edo txakolinaz norberak gozatzen duenaz, pintxoekin eta lagunekin… gozatzen dugunaz. Gera gaitezen etxean, giltzapean gera gaitezen reality ezin arinagoak ikusten, egin dezagun lan 12 orduz egunean, jan dezagun arratoi-pozoia eta egin dezagun amets bizitzarekin. Ez dezagun irakurri, idatzi are gehiago, ez gaitezen mintzatu denbora galtzea da eta. Alfer alaenak! Suntsitu dezagun behingoz kultura, beste lehentasun batzuk daude. Aukera itzazue hilkutxak eta goza ezazue bitartean lobotomiaz.

P.D. Ibsen irakurri eta Txikiren “Kutxa” ikusi ondoren idatzia.

Iratxe Fresneda I Kazetaria eta Ikus-entzunezko Komunikabideko irakaslea.

Aurkezpena
HIRUHILABETEAREN AURKEZPENA

Jo ta Ke!
Behin “ahotsaren  hatsa” sorgingabetu ondoren (“Adios a las armas” filmaren ostean, Frank Borzage, 1932, Gary Cooperrekin; Charles Vidor eta John Huston, 1957, Rock Hudson eta Vittorio De Sicarekin, biak ala biak ere Ernest Hemingway-ren A Farewell to Arms, 1929, eleberriaren moldaketa), biziagotu egiten dugu oihua. 

FAS-SER Elkar-lana

Bilbo Irratia

Ostiral guztietan 13:30-tan gure lehendakari ordea, Txaro Landa, Bilbo Irratiarekin egongo da elkar-lanean. FAS Zinekluban proiektatzen diren filmen informazioa eta gonbidatu ezberdinei egindako elkarrizketak eskainiko dira.

Egitaraua PDF

Egitaraua

Goiko irudian egin klik, hiruhileko honen egitaraua pdf formatuan jaisteko.

FasZine '01

faszine01

Goiko irudian egin klik, FasZine berria pdf formatuan jaisteko.

2011 Portfolio

portfolio

Goiko irudian egin klik, 2011-ri buruzko portfolioa pdf formatuan jaisteko.

Non gaude

Emanaldiak El Carmen Aretoan (Indautxuko Enparantza) izaten dira asteartero, 19:45 ordutan. Zineklubaren bulegoa Olabeagako Auzo Etxean (San Nicolás de Olabeaga, 33) kokaturik dago jendearentzako arreta-ordutegi berri batekin: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:30etatik 12:30ak arte eta astearte eta ostegunetan 16:30tetik 19:30rak arte (emanaldi egunetan 18:45 arte).


Ver mapa más grande