EVA SALMERÓN

EVA SALMERÓN

Madril, 1971. Artea eta kazetaritzari lotuta dago Eva Salmerón. 1997. urtean “SINSAHARA” idazten du Pablo Carbonellekin. 1998an, hiru lagunekin batera, ‘mmmm…’ arte-taldea sortuko du. Hortik abiatuko dira hainbat jendaurreko arte proiektu, hainbat ekintza. Horietatik nabar dezakegu “Calle dividida”, 2015eko urriaren 31n, plastikozko harresia, 3 metrotako altuera bide erdian ipinita, alde bateko eta besteko jendearen harridura sortaraziz. Jendeak plastikoa ikutzen du eta beste bide alternatiboak bilatzera behartzen du. Idei horretatik sortzen da “El beso”, Aitor Kintana eta Sara Moraleda aktoreekin albo bakoitzean. Berrikusi eta gero musika sartuko du eta bere opera prima bitxia jaiotzen da, 2:50 minutukoa.

Fas zinekluban izan zenean hauxe esan zuen: “Ilusio handia egin dit Fas zinekluban nire lehen lanaren lehen emanaldia egitea zuzendari gisa. Sekulan ez nuen esperimentatu zein luzeak egiten diren amaitu osteko segundu horiek jendeak txalotu aurretik, tituluak agertzen direnean. Sentsazio horrek benetan harrapatu nau. Espero dut noizbait itzultzeko aukera izatea. Ikuslego kritikoa, exigentea eta txukuna”.

‘mmmm…’, zer da?

mmmm… Madrilgo talde bat da 1998an sortua. Jendaurreko arte proiektuak sortzeko jaioa. Emilio Alarcón, Alberto Alarcón, Ciro Márquez eta Eva Salmerón artistek osatzen dute.
mmmm… taldeak adreiluzko kotxea eraiki zuten kaleko aparkaleku batean bi kotxe arrunten artean, Madrilen. Beste batean 100 bikote ipini zituzten kale artean, elkarrekin musukatzen. Guztion harridurarako kaleko zaratak behera egin zuen halako giro intimoagatik. Gasteizeko kale desberdinetan batera jotzen zuten musika klasiko taldeak ipini zituzten, musika lan berdinak jotzen, oinezko guztiengan sentsazio desberdinak sortaraziz. New York-eko Times Square erdian Meeting Bowls deituriko bolak ipini zituzten, bertan zortzi lagun sar zintezken elkarri begira egoteko. Kalean topatu ahal ditugun bankuetan baino intimoagoak azken hauek. Topa lekuak geratzeko, elkar ezagutzeko, harremanetan jartzeko… Informazio gehigarria: www.mmmm.tv