ASIER URBIETA

ASIER URBIETA

Donostia, 1979. Ikus-Entzumenezkoetan lizentziatua (Antonio de Lebrija Unibertsitatea, Madril). Bost kontinenteetan filmatu du, bere bi pasio handienak elkartuz, bidaiak eta zinea. Bere film laburrak eta dokumentalak 500 zinemaldi baino gehiagotan aukeratuak izan dira eta 50 sari baino gehiago irabazi dituzte.

Telebistarako iragarkiak egiten lan egiten du. Bere denbora librean bodyboard praktikatzen du eta atezain postuan futbolean aritzen da. Kirol hauek bere nortasuna ederki definitzen dute.

Asier Urbieta Them Films ekoizpen-etxean sartzen da errealizadore gisa. Bertan bere ibilbide publizitarioa garatzen da. Laboral Kutxa, EITB edota Eusko Jaurlaritza daude bere bezeroen artean.

Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek Londresen ezagutu zuten elkar 2000. urtean. Handik aurrera elkar lanean aritu dira film laburren gidoiak idazten. Gaur egun amaitzen ari dira haien lehen luzemetraia.

OINARRIZKO FILMAGINTZA: Arco Iris, 6’ (2005). Musika, 4’ (2007). Pim Pam Pum, 3’ (2008). Todo es Maybe, 14’ (2010). Taxi, 8’ (2012). Arconada, 8’ (2014). False Flag, 10’ (2016)