AITZOL ARAMAIO BENGOETXEA

AITZOL ARAMAIO BENGOETXEA

Bizitza laburra baina benetan bizia.

Bere aktibismoa eta aktibitatea gaizak errazten zituen eta plazerra zen berarekin aritzea. Beri irrifartsu.

Berak, Hamelingo Txistuaren musika bihurtu eta guztiok eramaten gintuen, haren atzetik danak.

Egiten zuen guztiaren zaletasuna erakutsiz, bere formakuntza  Andoaingo Zinema eskolan hasi zen. Gero, 1992 an, Urnietako Zienema eskolan izena eman eta han jaso zituen Bajo Ulloaren, Jose Luis Gerin-en Zuzendaritza klaseak; eta Mikel Gaztanbide eta Antonio de Vitoria Zinema Gidoitza.

1994 zuzendaritza languntzaile lanak egiten ditu " Encantado de conocerte" saioan. Geroxeago Etb-rako istorio laburrak eta bideoak egiten ditu.

1999 an los Angeles-era doa zuzendari laguntzaile aritzeko. eta handik urte batera  iragarkiak  egiten hasten da : egunkariak, bankuak.

Bideo musikalak egiten ditu  Junkera , Mikel Laboa, Mikel Urdangarin... besteak beste

2002an bere urtea izan zen. Bere izena letra handitan agertzen da drogaren inguruko   fikziozko filme laburrarekin " LA TERMINAL".  Horri esker ezaguna egiten da bai hemen bai gure mugetatik kanpoan. Berak, zuzenean, aurkeztu zuen Fas-en Urtarrilaren 7an, 2003,urtean. eta hau utzi zigun bere letraz idatzita " Hemen ikasi dut zinema maitatzen / Aqui he aprendido a amar el cine"

Berlineko filmen laburren festibalean saritua, Veneziako ikusleen  saria lortu eta  Brest-en  Europako  filme labur onenaren  saria   Brest European Short Film Festival eskuratuz. Unai Elorriagaren "SP-k tranbia" eleberriaz maiteminduta, bere eskutik ematen du filme luerarengana lehenengo pausoa, 2008an. Han uzten gaitu pertsonaiaren  maxima bat " asko maite izan dozun pertsona bat, ez zaitu inoiz uzten". " Un poco de Chocolate" izenburuaz ,  filmeak magiaz inguratzen gaitu  Heztor Alterio, Julieta Serrano, Barbara Goenaga eta Daniel Brühl-en laguntzaz. Malagako festibalean lehendabizikoz, hasierako euskeraz planteatutako filmea, erderaz estrenaitu zen. 2009an, Eusko Jaurlaritzarentzat  dokumetala egin zuen Aitatasunaren inguruan.
Bi urte geroago joan zen baina hemen itzi zuen bere magia guztia, bere  irribarre zabala. BihoTz-ukigarri omenaldi askoren ondoren, bere ibguruan oraindik  izarren estela izten du; zinemarekiko sua puztuta irauten du.

Marabilli festibala, Ondarrun  agertzen da 2012 an, Oroimen bizia. Maitasunez. Eta urte berean, Legorretan,  Aitzol Aramaio Korto Lehiaketa ( 2013an bigarren edizioa) eta gure BIhotz-FAS ekarpena  Aitzol Aramaio Ikustaldia ( 2014an)

Bi esaldiekin  laburbilduko dugu:

Kirmen Uribe- " NOR ZEN GURETZAT?/ QUIEN ERA PARA NOSOTROS?
 "... Aitzol pertsona berezia zen benetan, Lurrikara baten indarra zuen..."

Unai Elorriaga – “El ebanista del cine”
“… gogoratzen dut eta gogoratuko dut betiko, Aitzolek gauzak argi zituela eta  nahi zuena lortzen zuela beti ..."

OINARRIZKO FILMAGINTZA: Terminal -cm (2002) • Un poco de chocolate (2008) • Aitak (2009)