ALEJANDRO DÍAZ CASTAÑO

ALEJANDRO DÍAZ CASTAÑO

Alejandro Díaz Castañok (Asturias, 1979) 2017tik zuzentzen du Gijongo Nazioarteko Zinemaldia (FICX); lehenago, 2010ean eta 2011n programatzaile ere aritu zen. Europako Sevillako Zinemaldian ere aritu zen programazioko zuzendari, 2012tik 2016ra. FIBRESCIko kidea da, eta Caiman Cuadernos de Cine (lehen Cahiers du cinema - Espainia) edo Rockdelux aldizkarietako kolaboratzailea. Ikus-entzunezkoaren gaineko hainbat liburuki kolektibotan parte hartu du, eta 2015ean, bakarkako lehen lana argitaratu zuen: Olvidos vergonzosos (Ed. Maclein y Parker). 2016an, Ihesa laburra idatzi eta zuzendu zuen; Donostian, BAFICIn, Uruguain eta Malagan proiektatu zuten. Azken urteetan epaimahaikide izan da hainbat lehiaketatan, besteak beste, BAFICIn, Edinburgh IFFn, Vila do Conden, Crossing Europe Linz-en, Cinelatino Toulousen eta Las Palmasen.