EVA BAEZA FERRÉS

EVA BAEZA FERRÉS

Eva BaezaFerres. Bartzelona (1975/9/6). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Ponpeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona); batez ere gidoigile lanetan aritu izan da, eta telebistan nagusiki. Tricicle taldearekin lan asko egin ditu, eta telebistarako hainbat TV-movie (Telefilm) idatzi ditu.
Silvia Munt zuzendariarekin batera filmatu zuen bere lehen lan luzea: Pretextos (Aitzakiak, 2008). Muntekin batera lan egin zuen Elena Dimitrievna Diakonova. Gala dokumentala egiteko orduan ere (2003) Anastasia Tsvétaevaren ahotsa.
1997an gidoi-proiektu onenaren sari berezia jaso zuen Pepo Sol FAD Ikus-entzunezkoan Mesenlla del turo(Muinotik haratago) filmarekin, zeina Fragments (Pasarteak, 2003) TVmovie bihurtuko baitzen. Kataluniako Gidoigileen Elkartearen Gidoi Onenaren Saria ere jaso zuen telefilmagatik. Besteak beste, telesail hauek idatzi ditu: Infidels (Desleialak, 2009, Kataluniako telebista), Unió musical da Capo (2009) eta Dinamita (2003). Baita telefilm hauek ere: Bajo el mismo cielo (Zeru beraren pean, 2008), Coses que passen… (Gertatzen diren gauzak..., 2006).
Bere hastapenetan antzerkia eta film amateurrak egin zituen: Los hijos del orgullo(Urguiluaren semeak) eta Amigo Marc (Marc laguna)Vilanova i la Geltruko lagunekin (The Jets ere deituak).

OINARRIZKO FILMAGINTZA: Dinamita –tv- (2000-2003) • Fragments –tv- (2003) • Trilita –tv- (2005) • Coses que passen… -tv- (2006) • Pretextes (2008) • Bajo el mismo cielo –tv- (2008) • Infidels –tv- (2009-2011) • Unió musical da Capo -TV- (2009-2010) • Mentiders –tv- (2012) • La Riera –tv- (2011-2014) • Amar es para siempre (2018-2019)