SILVIA MUNT QUEVEDO

SILVIA MUNT QUEVEDO

Silvia Munt Quevedo (Bartzelona, 1957) zinema, antzerki eta telebista antzezlea, dantza klasikoa eta garaikidea Psikologia ikasketekin uztartu zituen. 1974an Londresko Royal Balleten Ballet klasikoaren titulua eskuratu zuen, eta dantzari gisa estreinatu zen. Beranduago, Bartzelonako Ballet Garaikidea sortu zuen.
Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako partaide izan zen, baita Europako Zinema Akademiakoa ere; antzezle gisa estreinatu zen 1978an Francesc Bellmunten La orgía filmean. Bere antzezlearen ibilbide profesionaleko hogeita hamar urteetan, hainbat pertsona ezagunen filmetan lan egin du, besteak beste: Jose Luis Cuerda, Francesc Betriu, Josefina Molina, Fernando Trueba, Pedro Olea, Judith Colell, Jordi Cadena, Juanma Bajo Ulloa, Jaime Camino, Vicente Aranda, Antoni Verdaguer, Ventura Pons, Manuel Gutierrez Aragon, Mariano Barroso, Carles Balague, Montxo Armendariz, Ana Diez, Jose Maria Forn, Juan Vicente Cordoba, eta abar.
1998an zuzendari zinematografiko gisa estreinatu zen Déjeme que le cuente, (Utzidazu kontatzen) film labur dramatikoarekin, zeinetan Juan Diegok eta Eduard Fernandezek antzeztu baitzuten. Hurrengo urtean dokumental labur bat filmatu zuen, Lalia (1999), Aljeriako errefuxiatu esparruan bizi den neska saharar baten gainekoa. Filmak Goya Saria jaso zuen dokumental labur onenagatik, baita UNICEF Saria ere Bartzelonako Telebistaren Nazioarteko Jaialdian, eta, Europako film labur onenaren saria, Creteliko Zinema Femeninoaren Nazioarteko Jaialdian (Frantzia).
Ondorengo lanak telefilmak egin zituen: Quia (2001) eta Las hijas de Mohamed (Mohameden alabak) (2003). 2003an Elena Dimitrievna Dakonova.Gala dokumental luze biografikoaren gidoia idatzi eta zuzendu zuen, Salvador Dali (1904-1989) margolari surrealistaren emazteari buruzkoa.
Bere Cosas que pasan (Gertatzen diren gauzak) (2006) telefilmak (Jose Sanchez-Montesek ekoitzia), Ikusleen Saria jaso zuen Malagako Espainiako Jaialdian,eta Bartzelonako Zinema Sarietan Telefilm Onenarena eman zioten.
Zuzendari aritu zen bere hurrengo film luzean Pretextos (Aitzakiak), 2008—, Laia Marull, Manuel Alexandre eta Alex Brendemuhlekin batera antzeztu zuen. Aktore katalanak antzerki zuzendari baten rola antzezten du, zeinetan, antzerki zuzendariaren eta bere bikote medikuaren arteko harremana krisian egonik, bakoitza bere lanean babesten baita inguratzen dituen hutsunea betetzeko. Film horrek Zuzendari Onenaren Saria eta Irudi Onenaren Saria jaso zituen Malagako Espainiako Zinemaldian.

Bere hurrengo lanak Bajo el mismo cielo (Zeru beraren pean) (2008) eta El mar de plástico (Plastikozko itsasoa) (2010) telefilmak izan ziren, zeinetan jorratzen baitu Espainian etorkinak gizarteratzearen gaia.

OINARRIZKO FILMAGINTZA: Déjeme que le cuente -FLb (1998) • Quia (2001) • Elena Dimitrievna Dakonova. Gala (2003) • Coses que passen… (2006) • Pretextos (2008) • El café de la Marina (2014) • La granja del Pas (2015)