PHILIPPE GRANDRIEUX

PHILIPPE GRANDRIEUX

Philippe Grandrieux Saint Etiennen (Frantzia) jaio zen, 1954an.
Zinema ikasketak egin zituen Bruselako Espektakuluaren Arteak eta Zabaltzeko Tekniken Goi Mailako Nazio Institutuan  (INSAS), eta horiek bukatuta, bideo esperimentalak editatzen lan egin zuen. Bere lehen instalazioa, Via la vidéo (1974), Bruselako Albert Baronian Galerian egin zuen.
80ko hamarkadan, Frantziako Ikus-entzunezko Institutu Nazionalaren (INA) esparruan moldeak eta formatuak sortu zituen, eta, horien bitartez, eta idazketan oinarrituta, ezbaian jarri zituen dokumentala, informazioa eta saiakera. Ondoren, zinemagintza esperimentalari ekin zion.
1990ean Taller Live-n ordubeteko plano sekuentziak garatu zituen beste artista batzuekin. Grandieuxek bere esperimentazioarekin jarraitu zuen telebistan eta bideoartean. Aldi berean, eskolak ematen zituen Parisko Arte Ederren Eskola Nazionalean eta FEMISen (Goi Mailako Zinema Eskola).
1998an zine zirkuitu komertzialago batekin proba egitea erabaki zuen, eta bere lehen film luzea egin zuen Sombre, zeina Locarnon saritu baitzuten (epaimahaiaren aipamen berezia); bere zinema esperimentalean inspiratutako estilo berezia zuen filmak, oinarri hartuta nola irudia eta soinua hala narratiba. Musikaren arduraduna Alan Vega izan zen.
2002an, jarraitu zuen unibertso bisual oso sofistikatu bat ikertzen, eta bigarren film luzea egin zuen La vie nouvelle (Bizi berri bat)zeinaren gidoia Eric Vuillard idazle eta gaur egun ekoizle denarekin batera egin baitzuen. Genero zinema eta zinema esperimentala baliatu zituen ikuslearen psikoa estimulatzeko bilaketa horretan, eta desioaren funtzionamendua bera zalantzan jarri zuen. Film hori (hainbat aldiz) ikusi eta gero, Marylin Mansonek 2007an Grandieuxi eskatu zion Putting holes in happines bideoklipa egin zezan.
2008an Frantziak Tokyon duen enbaxadak omenaldi bat egitea erabaki zuen, Extremelove - autour de Philippe Grandrieux; urte horretan bertan,Tate Modernen programatu zuten Puttingholes in hapiness bideoklipa, ‘Esencial cine de vanguardia francés1890-2008 barnean. Urte horretan bertan egin zuen bere hirugarren film luzea: Un lac (Laku bat). Veneziako Mostran saritu zuten, ‘Orizzonti’ sailean.
Ikertzaile lanetan jarraitu zuen, eta 2011n Masao Adachi zinemagile japoniarrari buruzko dokumental bat egin zuen; hura izango zen beste hainbaten aurrekaria. Urte horretan bertan egin zuen, halaber, White epilepsy (2012)film-instalazioa (Epilepsia zuria), zeinarekin mundu osoa zeharkatu baitzuen hainbat zinemaldi eta museo bisitatuz.
Meutrière (Hiltzailea,2015) lau dantzarirentzako performancea, White epilepsy-rekin hasitako trilogiaren bigarren zatitzat hartzen da, Grandrieuxen esanetan : ’erakutsi daitekeenaren eta ikus daitekeenaren arteko muga islatzen du'. Hirugarren zatian lan egin zuen: Fièvre (Sukarra).

Spinozaren eta Gilles Deleuzeren filosofiak asko markatu duela aitortzen dio bere buruari, eta bere Bruselako (INSAS) Edmond Bernhard irakaslearen eragina aldarrikatzen, baita W. Murnau, R. Bresson eta R.W. Fassbinder zinemagileena ere.

Artea ulertzeko bere pentsamoldea definitzen duten zortzi egoera daude: gorputza filmatzeko desira, argiarekin margotzeko nahia, begirada itzultzea, animalia desioa, desio plastikoa, filmatzeko nahia, taupada digitala eta munduak sortzeko gura. Horrek guztiak artista multidiziplinario egiten dute, izan ere, aukera eman dio elkarrizketatua izateko ikus-entzunezkoen gaineko aldizkarietan (ez zinema aldizkarietan soilik) eta parte hartzeko argazkigintzari eta musikari buruzko hainbat liburutan.

OINARRIZKO FILMAGINTZA: Une génération -FLb (1982) • Sombre (1998) • La vie nouvelle (2002) • Un lac (2008) • Il se peut que la beauté ait renforcé notre résolution - Masao Adachi (2011) • White Epilepsy -Art inst (2012) • Meutrière -Art inst (2015)