JOSÉ LUIS CUERDA MARTÍNEZ

JOSÉ LUIS CUERDA MARTÍNEZ

Jose Luis Cuerda Martinez, on puxka eta maitagarria, 1947ko otsailaren 18an jaio zen, Albaceten; ezagun egin zen zuzendari, gidoigile eta produktore gisazinema munduan, nahiz eta baduen bestelako ‘sekreturik’.
Hiru urtez Zuzenbidea ikasten aritu ondoren, ikasketak uztea erabaki zuen eta irrati-emanaldietan eta telebistan teknikari lanetan hasi zen. 1969an Television Españolan lanean hasi zen, erreportajeak eta dokumentalak egiten zituen albistegietarako (bost urtez 500 erreportaje eta dokumental baino gehiago egin zituen, eta, horien artean, nabarmendu nahi dugu 1965eko Albacete en los 60).
Telebistako fikzioan, gidoigintzan eta zuzendaritzan hasi zen Mala racha (Bolada txarra) saioarekin (1977); urte berean zuzendu zuen El túnel (Tunela), eta erabateko arrakasta lortu zuen Total-rekin (1983, gidoia eta zuzendaritza).
1982an egin zuen bere lehen film luzea Pares y nones (bikoitiak eta bakoitiak) (gidoia eta zuzendaritza), eta kritikak “comedia madrileña” deituriko korrontean kokatu zuen (Fernando Colomo bezala, adibide bat jartzearren), nahiz eta bera iritzi berekoa ez izan.
1985 eta 1987 artean irakasle aritu zen Salamancako Unibertsitateko Arte Ederretako fakultatean.
Bere hurrengo filmak, El bosque animado  (Baso biziduna) (1987), hasiera eman zion bere ibilbide zinematografikoko aldi berri bati, zeina “umore absurdu“ gisa ezaugarritu baitaiteke. Urte bat geroago egin zuen errealizadore gisa ospea emango zion lana, zeinarekin, gainera, diru kopuru handia irabazi baitzuten: Amanece, que no es poco  (Argitu du, eta ez da gutxi) (1988). Beranduago, bere 'trilogia' osatu zuen  Así en el cielo como en la tierra  (Zeruan bezala lurrean ere) (1995) filmarekin. Zineman eta telebistan txandakatzen joan zen, baina nabarmendu nahi dugu Makinavaja (1997) telesailaren bigarren denboraldia, zeina Ivà (El jueves) sortutako pertsonaia ezagunean oinarrituta baitago.
La lengua de las mariposas (Tximeleten mingaina) filmarekin ildo zinematografikoa aldatu zuen (1999), non aurkezten baitugu Espainiako Gerra Zibil garaiko ikuspegi samur eta aldi berean gordina, haur baten eta bere irakaslearen arteko harremanaren bitartez. Film horren ondotik espainiar zinemagintzari izaera ematen jarraitu du La educación de las hadas (Maitagarrien hezkuntza) (2006), Los girasoles ciegos (Eguzkilore itsuak) (2008) edo Todo es silencio (Guztia isiltasuna da) (2012) filmekin. 1975. urtetik hona 20 lan (TB eta zinema) baino gehaigo zuzendu ditu.

Gainera, 1996an zinema ekoizle sartu zen Alejandro Amenabarren Tesis filmarekin (eta ondoren Abre los ojos (Zabaldu begiak) eta Los otros (Besteak) filmeekin), baita bere hainbat filmekin ere.
Madrilgo Círculo de Bellas Artes erakundeko zuzendaritzan eta Egile eta Argitaratzaileen Elkarte Orokorreko (SGAE) kontseiluan ere parte hartu izan du, baina 2002. urtetik bere ageriko 'sekretua' da ardogilea 'izatearena', bodega bat erosi baitzuen Ourensen eta 'lehen mailako' Ribeiroa ekoizten du (San Clodio).

Honela irizten dio:
Gidoigileak ezin du borroka egin bere gidoia nabarmendu dadin zuzendariak dituen ideia hutsal zein bikainen gainetik. Izan ere, eleberri idazle asko kexu da egiten diren egokitze lanez, baina horietako inork ez dio uko egin izan film horri esker jasotako diruari” .
"Espainian lan intelektualari zaion estimua hutsaren hurrengoa da."
Bere leloa, Hitchcockengandik hartua: "...grazia handia du, baina a ze grazia egiten duen!"
Eta orain gutxi (2013): "Animikoki prestatzen ari naiz filmak ez egiteko. Ez digute egiten uzten".

Eta bere azken filmeko sorkinkeria hausteko, Todo es silencio (2012), 2018an egin zuen Tiempo después, (Denbora igarota) filma, Amanece… (Argitu egiten du)film hartako gidoia berriz hartuta. Bizitza luzea maisuarentzat!

OINARRIZKO FILMAGINTZA: Mala racha -TV- (1977) • El túnel -TV- (1977) • Pares y nones (1982) • Total -TV- (1983) • El bosque animado (1987) • Amanece que no es poco (1989) • Tocando fondo (1993) • La lengua de las mariposas (1999) • ¡Hay motivo! -fragmento- (2004) • Los girasoles ciegos (2008) • Todo es silencio (2012) • Tiempo después (2018)