PEDRO OLEA RETOLAZA

PEDRO OLEA RETOLAZA

Pedro Olearen lanaren laburpena egitea ez da lan erraza, halere saia gaitezen berataz zertxobait esaten. Pedro Olea Bilbon jaio zen 1938ko ekainaren 30ean. Gizon atsegin eta maitagarria izan arren “burugogorra, berak nahi duena egiten amaitzen duena” Concha Velascok zioen moduan.

Ekonomia ikasketak egiten zebilela, 4. ikasturteko gai baten porrotak zuzenbidez aldatzera behartu zuen, Madrilerantz joaten Zinemagintza ikasketak egitera, hain zuzen ere. Garai onak ziren haiek zinegile berri eta gazteentzat, Zinema Eskola sortzailez josita baitzegoen. Bertan Carlos Saura (Huesca, 1932) miresten hasi zen. Garai hartan bi film labur zuzendu zituen “El parque de los juegos”, 1963an, eta “Anabel”, 1964an, Lola Gaosekin. Handik aurrera TVEn lan egiten hasi zen.

30 urte bete zituenean bere lehenengo luzemetraia egin zuen, “Días de viejo color” (1968) eta bi urte beranduago bi proiekturekin hasi zen: zientzia-fikziozko bat eta “El bosque del lobo” (1970) autofinantziatuta eta zentsurak gogor jo zuena. Halere, lan hau bere “bataiotzat” hartu zuen. 70. hamarkadan beste titulu batzuk agertu ziren, “La casa sin fronteras” (1972) eta “Tormento” (1974).

70. hamarkadan Euskal Herrira itzuli zen beste erronka batzuei aurre egiteko asmoz, “Akelarre” (1984) eta “Bandera negra” (1986). 90. hamarkadan Madrilera itzuli zen, “El maestro de esgrima” (1992), Egokitutako Gidoi Onenaren Goya saria lortuz. Zinema-literatura binomioa beti joan da Pedroren lanarekin batera. 2000tik aurrera (bosgarren hamarkada, nekaezina!) bisitatu gintuen “Tiempo de tormenta” filmarekin, (2003an, Fas zineklubaren 50. urteurrenean). Handik aurrera hor egongo da “jo ta ke”, “La conspiración” telebistarako lanarekin, (RTVEk bahitu zuena). Laburbilduz, Pedro Olea bihotz handiko gizon nekaezina da.

OINARRIZKO FILMOGRAFIA: Días de viejo color (1968) ∙ El bosque del lobo (1970) ∙ La casa sin fronteras (1972) ∙ No es bueno que el hombre esté solo (1973) ∙ Tormento (1974) ∙ Pim, pam, pum... ¡fuego! (1975) ∙ La Corea (1976) ∙ Un hombre llamado Flor de Otoño (1978) ∙ Akelarre (1984) ∙ La huella del crimen 1: Las envenenadas de Valencia (1985, TV) ∙ Bandera negra (1986) ∙ La leyenda del cura de Bargota (1990) ∙ El maestro de esgrima (1992) ∙ Morirás en Chafarinas (1995) ∙ Más allá del jardín (1997) ∙ Tiempo de tormenta (2003) ∙ ¡Hay motivo! (2004)