TREN DE SOMBRAS

TREN DE SOMBRAS

Gonbidatu berezia: José Luis Guerín, zuzendaria

Maisulana da kritikaren zati handi baten iritzirako (atzerrikoa barne delarik, lehengo Cannes-eko Zinemaldian) Tren de sombras filma. Zinemari buruzko diskurtso eder eta apasionatua ezarrita dago errealitate eta fikzioen, ziurtasun eta misterioen arteko nahasketa gainean. José Luis Guerín-ek zinematografoaren denbora galdua berreskuratzen du, antzina kutsaturik ez zegoen arte-mota baten garbitasuna berriz aurkitu eta isolatzen du, irudi puruen alegialari gisa jardute aldera, euren misterioak argitze aldera, euren mamuei dei egite aldera eta denboraren, moden, industriaren pisuaren eta ikuslearekiko eraginaren poderioz, kendutako ilusionismo- eta poesia-maila edertze aldera. Robert Bresson-ek (Guerín-en zinemagile nagusietako bat) idatzitakoaren arabera, egiazkoa imitaezina da eta faltsua eraldaezina. Innisfree-n, Guerín-ek espazio, ideia, oroitzapen eta, batik bat, sentimendu bana berrasmatzen zituen. Halako zerbait dago Tren de sombras filmean, baina, horrez gain, kontaketaren gainean luzatzen den itzala amets zinematografikoaren proiekzio ukiezina bera besterik ez da, film-une bat errealitate eraldaturiko pusketa ugaritan deskonposatua, harik eta irudi berak istorio desberdinak eskaintzeko gai izatea erdietsi arte.
José Luis Guerín-ek film luzeak egiteko behar besteko denbora hartzen du; 1984. urtean hasi zen, eta harrezkero hiru zuzendu ditu. Haren lanari oztoporik jartzen ez dioten produktoreak bilatzen ditu, eta horrek, lehenik eta behin, estilo bat  ematen dio, errodaje-eszenarioetatik editatze-mahaiko pazientziazko laneraino luzatzen dena. Oraingoz, gutxi dira egoera horretan dauden zinegileak. Horrelako arreta eta ardura Tren de sombras filmean antzematen dira bereziki; abiapuntua familiako film zahar batean du, filmatu ondoren, manipulatu egin zena. Guerín jolasean dabil irudiekin eta sentsazio berriak sortzen ditu lehenago erabilitakoak baina orein hutsik dauden eszenarioetan, modu esperimentatzailean.
Tren de sombras filmak posible den errealitatea lantzen du, hau da, Parisko abokatuarena, 1930aren erdialdera, soinu-zinema bete-betean ezarri zenean, haren Château Le Thuit etxe handi eta dotorean familiako film bat filmatu egin zuena eta, denborak eragindako narriadura dela eta, hondaturik dagoena. Inozentzia zinematografikoko ariketa zen hura, zeinetan film osoaren baitako paradisu galdua aldarrikatzen zen. Hiru hilabete beranduago, Fleury abokatua, kamera aldean zuelarik, argi naturalaren bila joan zen, filmatzen ari zen paisaietako filma osatzeko asmoz. Halere, orduantxe hil egin zen, inoiz argitu ez diren arrazoiak tarteko, hala dioskute.
José Luis-ek familiako film haren erakusketa egiten digu, zehaztasunez zaharkitua eta, geroago, lehengora bihurtua, horretarako, Fleury-ren etxera joan zen, Innisfree-ko ametsezko inguruetara joan zen bezala. Bizigabeko gelak, patxada, argazkiak, objektu estatikoak. Bertan, berriro, argia. Guerín-ek bere bila dabil sutsuki, abokatuak hil aurretik egin zuen bezalaxe. Izpi argitsu bat sartzen ari da etxean gortinan zehar, eta horma-erloju baten urrezko penduluan proiektatzen da, zeinaren mugimenduak Fleury-ren fotografian eguzki-argiaren printza epel hori islatzen baitu. Zehaztasun horrek sortzailea indarberritzen du eta dekoratuarekiko nahiz iraganeko bizilagunekiko begirada berria eskaintzen dio. Fleury-ren etxetzarra kobazulo platoniko bilakatzen da. Bada, horitik abiaturik, Le Thuit-en, 1930ean, gerta zitekeenaren inguruko berreraikitze-prozesua hasten zaigu, Fleury-k familiako filma filmatzen zuen bitartean, airean igerian zeuden pertsonaien ezkutuko istorioak eta uda argitsu baten oroitzapena.
José Luis Guerín-ek fikzioaren beraren manipulazioa egiten du, horretara, berrenkoadratzea, azelerazioa eta handitze nahiz finkatze zehaztua garrantzirik gabea ematen duen planoaren alderdi bat direla ohartu zen, etxetzarreko zenbait bizilaguni uztartu ziena, eta zinemak denboran gelditua utzi egin zuena, orain lehengora itzultzen den espektro baten antzera. Tren de sombras filmaren azpititulua Le spectre de Thuit izen zen. Jarraian, filmaren aurkezpen-testuetan Guerín-ek egindako erreferentzietako biren aipua egiten dut. Batean, zinemak denbora baltsamatzen duela dio (Bazin-en zentzuzko hitzak). Bestean. zinema ez dela bizitza, bere itzala baizik, ez dela mugimendua, bere espektro isila baizik, baina, halaber, hori itzalen trena dela, Gorki-k hasiera batean esan zuen moduan, hain zuzen ere, zinematografoa abian jarri berria zenean.
José Luis Guerín-ek Blow Up-ko Antonioni dakarkigu gogora, David Hemmings argazkilaria ezkutuko irudi baten ehiztari bihurtu zuena: Londresko parke batean maleziarik gabe hartutako argazkien alderik sakonenean ezkutaturik zeuden krimen baten aztarnak. Bestelakoa da Tren de sombras filmaren inozentzia: film familiarreko plano bakoitzaren ingeraden bilatze obsesiboa, eta inor konturatu gabe (ezta filmatzen zuena ere), amodiozko istorio isila eta sentikorra izateaz gain, irudi zinematografikoaren lilura bere erarik libreenean eta zintzoenean agertzen zaigu berriro ere.

(Quim Casas-en testua, Dirigido, 265. zbk)

1998/04/07 · TREN DE SOMBRAS · Espainia · 1997 · 81 min · Zuz. José Luis Guerín · Gid. José Luis Guerín · Arg. Tomás Pladevall · Prod. Grup Cinema Art /Films 59 · Akt. Juliette Gaultier (Hortense Fleury) · Yvon Orvain (osaba Etienne) · Anne Céline Auché (neskamea) · Céline Laurent · Simone Mercier · Carlos Romagosa · Kritikaren saria, Sitges 97 · Zilarrezko Méliès, Sitges, 97