GENERACIÓN ANTI TODO

GENERACIÓN ANTI TODO

Gonb.: Iñigo Cobo (zuz), Roberto Moso (…, kaz)

Inoiz ez dago jakiterik zein den neurria, eta bizitza joan egiten da, bai rockean, bai punkean eta bai edozein disziplinatan, Lou Reedek ‘…walk on the wild side’  kantatzen zuen bezala espiralak bira eta bira egiten baitu. Eta bizitza badoa; hutsuneak galderak eragiten ditu, eta horiei erantzuteko modua bilatu eta ikertzen dugu. Eskorbuto izan zen; Iosu (gitarra), Juanma (baxua eta ahotsa) eta ‘Kañas’ (bateria)taldekideek Pixtols taldearena egiten zuten (Sex Pixtols). Horiek, beste hainbatek bezala, bor-borka egiten zuten, etengabe aldatzen ari zen inguru industrial eta 'iraultzaile' batean (mundua aldatu... ala ez!)

Iñigo Cobok pauso garrantzitsu bat ematen du utzi gintuzten mitoak ulertzen saiatzeko. 1999an izan zen Eskorbuto taldearen amaiera (Iosuk eta Juanmak 92an utzi gintuzten), baina batzuentzat bizirik jarraitzen du, Iñigok horretan laguntzen digu… bizirik betiko…!

Areto orria

2020/01/28 · Generación Anti Todo - Euskal Herria - 2018 - 120 m. - Zuz Iñigo Cobo - G Iñigo Cobo - M ESKORBUTO - Arg Iñigo Cobo, Gorka Etxeandia - Akt Dok: Ioritz Benito, Selam Ortega, Ander Rovira, Ariane Hoyos, Iraitz Atutxa, Ander Notario, Arnatz Álvarez, Marta Urcelay, Izaskun Barroso, Luis Pereira