BUÑUEL EN EL LABERINTO DE LAS TORTUGAS

BUÑUEL EN EL LABERINTO DE LAS TORTUGAS

VI. KORTeN! irabazlea

Animaziozko filma; zinema zinemaren barnean.
Paris 1930. Luis Buñuel mugimendu surrealistaren aurpegi nagusietako bat da. La Edad de Oro filmaren estreinaldia eskandalu bihurtu da; ez du aurkitzen Las Hurdesen gaineko proiektua garatzeko perspektibarik. Ramon Ancin bere lagunak zin egiten dio finantzatuko duela loteria tokatuz gero; 'mirakulua' gertatzen da eta errodatzen hasten dira. Filma horretan oinarritzen da, zeina Fermin Solisen izen bereko komikiaren moldaketa baita.
Animazio teknika xume baten bitartez, kolore garbiekin, Buñuelen lanaren gaineko kontakizun argigarria aurkezten digu bere filmean, baita haren izaera eta sormen artistikoaren hunkiberatasuna ere.

2019/12/17 · Buñuel en el laberinto de las tortugas - Espainia - 2019 - 86 m. - Zuz: Salvador Simó Busom - G Eligio R. Montero, Salvador Simó Busom (K: Fermín Solís) - M Arturo Cardelús - Akt: Animazioa