ONNA GA KAIDAN WO AGARU TOKI

ONNA GA KAIDAN WO AGARU TOKI

Gonb.: Alejandro Diaz Castaño, FICXixón-en zuzendaria

Keiko alargun geratu da, eta bizitza aurrera atera behar du, eta, gainera, nebari lagundu. Tokioko lokal batean anfitrioi lana aurkitzen du, eta duen egoera hobetzeko, bezero aberatsen bat seduzitu lezake, baina uko egiten dio; senarra zenaren memoria errespetatu nahi du.
Emakume japoniarra arretagune bihurtzen da beste behin, zuzendariaren beste hainbat filmetan bezala. Filmeko protagonista, lanera joateko eskailerak igotzen dituen bakoitzean umiliatua sentitzen da, baina halere egiten jarraitu behar du bizirik irauteko; gainera, bere balio kontserbatzaileei eusteko jarrerak erakargarriago egiten du gizonen begietara.
Melodrama fina, estilo errealista eta zuzenekoa, baina baita bereziki poetikoa ere. Batzuek Ozu-ren mailako zuzendaritzat dute lan honen egilea.

2019/12/03 · Onna ga kaidan wo agaru toki - Japón - 1960 - 111 m. - Zuz: Mikio Naruse - G Ryuzo Kikushima - M Toshiro Mayuzumi - Akt: Hideko Takamine, Masayuki Mori, Reiko Dan, Tatsuya Nakadai, Daisuke Kato, Ganjiro Nakamura